XX. Laburbira 31 herritara helduko da 2023an
2023-02-16 09:12 ZinemeaMartiaren 7an Irunen hasi eta Aretxabaletan amaituko da apirilaren 4an.
2022.urtean zehar produzidutakoak dira, egungo euskal zinemagintzearen erakusgarri aparta.
Martiaren 7an hasiko da 2023ko Laburbira Irunen eta Aretxabaletan amaituko da apirilaren 4an. Danetara, 31 herritan ikusi ahal izango da 7 film dituan bilduma ikusgarri hau.
7 film labur dagoz, horreetako asko ibilbide oparoa egindakoak mundu zabaleko zinema festibaletan. Ondokoak dira:
- Maria Bartolome, Erik Campos eta Fernando Martinen Olatuen isiltasuna, Kameratoia lehiaketako lan irabazlea.
- Marina Perosanzen Muskil.
- Koadro goriari heldu (Iulen Arana).
- Irrits (Maider Oleaga)
- Asko falta da? (Ane Cuesta).
- Erlojupekoa (Leire Egaña).
- Hitzak (Josu Martinez).
Eduki zein estiloz danetariko lanak dira, euskal sortzaileen lanetaz gozetako aukere herritarrentzat, izan be, urtero lez, aurten be hainbat zuzendarigaz barriketaldiak izango dira proiekzinoen ostean.
Laburbira zirkuitoa Euskaltzaleen Topaguneak atontzen dau, ikus-entzunezkoen sorkuntzea hauspotzeko bultzatutako beste hainbat egitasmogaz batera: Benito Ansola Saria, Durangoko Azokako Irudienea gunea, DemaSA lehiaketea eta Kameratoia.
XX. edizinoa beteko dau 2023an Laburbirak, euskeraz produzidutako film laburren zirkuituak eta urtez urte sendotzen doa egitasmoa. Horren erakusgarri, aurtengo edizinora aurkeztutako lan kopurua: 28 lan aurkeztu dira Laburbirara eta horreetatik, 7 film hautatu dira herriz herri erakusteko. Aukeraketa prozesua lurraldetasuna, genero bardintasuna eta lanen mailea kontuan hartuz egin da, 80 minututako film-labur sorta ikusgarria, ikusleei ahalik eta ikuskizun aberasgarriena eskaini asmoz.
Laburbiraren aurtengo edizinoari buruzko informazino osoa hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!