Hemen da Getxophotorako Carles Murillok sortu dauen nortasun grafikoaren aurrerapena

Bizkaie! 2023-02-13 12:45   Zinemea

Nahikoa da, stop, Etena!

Argi esan daigun: Leher eginda gagoz. Hiper-produktibidade garaiak bizi ditugu. Ezer ez egiteak ez dau ospe onik eta bizitzako momentu guztiek, aisialdiko zein atsedenerako uneek be, errentagarriak izan behar dabe, zeozertarako balio behar dabe, helbururen bat izan behar dabe. Beti prest eta konektauta, denpora errealean guztiaren barri izan nahi dogu. Pantailetan zein kalean, estimulu etenbakoek gure arretea eskatzen dabe. Eginkizun anitzek eta abiadurak ezartzen dabe erritmoa, gure laneko zereginen zerrendeari irakurri bako mezuak eta ikusgai dagozan serieak gehitzen jakoz. Eraginkortasunaren menpean bizi gara, danetara heldu nahi dogu, baina ez dogu ezertara heldu garen sensazinorik. Deskantsetan dogunean be ez dogu deskantsetan.

Horregaitik, Getxophotoren 17. edizinoak honako hau esateko bilgunea izan nahi dau: Nahikoa da, stop, Etena! Mundu azkar honi buruz hausnartzeko eta produktiboak ez izateko dogun eskubidea aldarrikatzeko gunea.

Erritmoa bajaui, astiro, ezin dot, ez dot nahi, esateko aterpea. Zer adierazo nahi dau ezer ez egiteak? Zelako denporea irabazten dogu denporea galtzen dogula suponiduten danean? Geldotasuna al da lujo barria? Eta zer zeregin dabe irudiek honetan? Gelditzea errebeldia ekintza bihurtu da eta Getxophoto 2023an hainbeste behar dogun Etenaldi hori geugaz aldarrikatzera konbidau nahi zaitugu.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu