2023ko Mendi Tourrak hasiera bikaina izan dau

Bizkaie! 2023-02-13 09:08   Zinemea

Iruñean, Donostian eta Zangozan 3.000 ikusletik gora batu dira.

BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia nazinoarteko mendi zinema jaialdiaren Mendi Tour zirkuituak hasiera ikusgarria izan dau, lehen hiru hitzorduetan, Iruñean, Donostain eta Zangozan, 3.000 ikusletik gora erakarriz.

Iruñeako Golem Baiona zinema-aretoetan marka handia jarri da, 4 egunez eskainitako 8 saioetan 1.750 ikusle batu dira. Donostiako Antzoki Zaharrean be giro bikaina izan zan, hiru egun eta beste horrenbeste saiotan 1123 ikusle batuz. Eta Zangozako Karmengo Entzutegian, 200 lagunetik gora izan ziran aretoa bete ebenak mendi asteko bariku bi jarraian hartuta.

Upealakoa izan da Mendi Tour 2023 zikloaren hasierea eta ez da gitxiago espero datozen hitzorduetan:

Zumaian lehen edizinoa dau Mendi Tourrak. Indamendi Mendi Bazkuna da babeslea, bere 50. urteurreneko ekitaldietan bete-betean sartuta. Zumaiako Udala eta EITB dira beste babesle biak. Aita Mari Antzokian egingo dira saioak, 19:30ean hasita eta sarrerak bertan egongo dira eskuragai 5 euroan.

Leioan 12. edizinoa dau Mendi Tourrak, zirkuituko hitzordu aitzindarietako bat da, Tolosa eta Donostiagaz batera. Leioa Mendi Taldea eta Leioako Udala dira babesleak, EITB-gaz
 batera eta joandako astean hasitako Mendi Astea amaitzeko proiekzinoak izango dira Kultur Leioan eskainiko diran mendiko zinema saioak. Sarrerak bertan nahiz Kutxabank sarean eskuratu daitekez, 3 euroan eta abonua 5 euroan.


Zumaia – Aita Mari Antzokia | Otsailak 14-16

Leioa – Kultur Leioa | Otsailak 15-16

Eskoriatza – Zaldibar Antzokia | Otsailak 24-26

Vigo – Auditorio Municipal | Otsailak 28 eta martxoak 1-2

Canet D’en Berenguer - Auditori Municipal | Martxoak 4

Tolosa – Leidor | Martxoak 6-7-8

Bidaiarien Txokoa-Bilbo – Begoñako Udaltegian martiak 13-15 eta Santutxuko Udaltegian martiak 16

Eibar – Coliseum Antzokia | Martxoak 14-15

Ataun – Herri Antzokia | Martxoak 17

Vielha E Mijaran – Cinema de Vielha | Martxoak 17-18

Vitoria-Gasteiz – Vital Fundazioa Kulturunea | Martxoak 20-22-23-24

Igorre – Lasarte Aretoa | Martxoak 23-24

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu