Telmo Irureta zumaiarrak gizonezko aktore barri onenaren Goya saria irabazi dau

Bizkaie! 2023-02-13 07:52   Zinemea

Alauda Ruiz de Azua (Cinco lobitos) barakaldarrak zuzendari barri onenaren Goya saria irabazi dau. 

Telmo Irureta pozarraen Goya saria irabazita. | Ikusi handiago | Argazki originala

As bestas filmak bederatzi sari irabazi ditu.


Espainiako Zinema Akademiak urtero legez Goya sariak emon ditu Sevillan eta, Rodrigo Sorogoyenen As bestas izan da  irabazle nagusia (9 sari), besteak beste, film onenaren, zuzendari onenaren eta gidoi onenaren sariak jazota.


Alauda Ruiz de Azua

Gureen artean,  Alauda Ruiz de Azua bizkaitarrak zuzendari barri onenaren saria irabazi dau Cinco lobitos lehen film luzean egindako lanagaitik eta EITBren parte-hartzea dauen pelikula horrengaitik saritu ditue Laia Costa protagonista (emakumezko aktore onena) eta Susi Sanchez (antzeztaldeko emakumezko aktore onena). 

Telmo Itureta zumaiar aktoreak gizonezko aktore barri onenaren saria irabazi dau La consagración de la primavera filman egin dauen lanagaitik. Elena Irureta izekoak emon eutson Goya saria.

Animazinoko zineman, barriz, Uniko bilbotar produkzino etxeak  atal bitan irabazi ditu Goya sariak: Animazinozko film onena eta animazinozko film labur onena Loop lanari esker.

Carlos Saurari hil osteko Ohorezko Goya emon deutsie; 91 urte zituala hil da Cría cuervos, ¡Ay Carmela! eta El séptimo día lako filmak egin dituan zuzendaria.

Nazinoarteko Goya, barriz, Juliette Binoche frantsesari emon deutse.

Azken buruan, nabarmentzekoa Paul Urkijo arabarraren Irati filmak bost izentapen zituan arren, hutsik joan dala etxera.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu