'20.000 erle espezie' filma ikusteko aukerea Bilbon eta Donostian
2023-02-10 08:43 Zinemea73. Berlinale Zinemaldiko Sail Ofizialean izango da filmaren nazinoarteko estreinaldia.
Zezeilaren 16tik 26ra egingo dan Berlinale Zinemaldiko Sail Ofizialean egingo da Estibaliz Urresola Solagurenek idatzi eta zuzendutako lehen film luzearen nazinoarteko estreinaldia baina horren aurretik eta zinema-aretoetan apirilaren 21ean estreinau aurretik, proiekzino bi izango dira: Bata Bilbon eta bestea Donostian:
- Bilbon, Golem Alondiga zinema-aretoetan (Arriquíbar Plaza, 4) izango dogu aukerea 20.000 erle espezie ikusteko zezeilaren 14an, goizeko 10:00etan.
- Donostian, barriz, zezeilaren 15ean, goizeko 10:00etan da hitzordua Principe zinema-aretoetan (San Juan Kalea, 10).
* Ezinbestekoa da joango diranek berrestea datorren zezeilaren 13a baino lehen, astelehena, 15:00retan, joango dan personearen izena eta bitartekoa adierazoz mezu elektroniko bat bialduz: escribe@nuevecartas.com
* Proiekzinoan edozein hedabidek (jaialdirako akreditauta edo ez) parte hartzeak beragaz dakar filmari kritikarik edo iruzkinik ez argitaratzeko konpromisoa, ezta sare sozialetan be, Berlinaleko estreinaldi ofizialera arte.
Beste alde batetik, 2023ko martiaren 10etik 19ra Malagako Jaialdiaren Sail Ofizialean be aurkeztuko dabe Estibaliz Urresolaren filma.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!