Zezeilaren 12an amaituko da Laburbiran jarduera bat atontzeko eskabidea egiteko epea

Bizkaie! 2023-02-06 12:01   Zinemea

7 film labur eskainiko ditu, 2023ko Laburbireak.

XX.edizinoa martiaren 6tik apirilaren 5era egingo da, euskeraz produzidutako film laburren zirkuituan parte hartzeko 28 lan aurkeztu dira eta horreetatik 7 film hautatu dira herriz herri erakusteko. Aukeraketa prozesu hau lurraldetasuna, genero bardintasuna eta lanen mailea kontuan hartuta egin da, ikusleei ahalik eta proiekzino aberasgarriena eskaintzeko.

Euskal zinemagintzearen barri izateko jarduera aparta da Laburbira, 2022 urtean zehar egindako film-labur adierazgarrienak ezagutu eta gozetako aukerea eskaintzen baiteutse herritarrei. Laburbirea edozein herritan atondu daiteke: Alkarte ezein udalen izen-emotea zabalik dago webgunean zezeilaren 12ra arte. Bertan aukeratu leikie martiaren 6tik apirilaren 5era bitartean zein egunetan eta non atondu nahi daben ikuskizuna.

Horrezaz gan, sortzaile eta ikusleen arteko hartu-emonak erraztu eta sendotzeko asmoz, zuzendariakaz barriketaldiak atontzeko aukerea be badago proiekzinoaren barruan.

Aurtengo edizinora 28 film labur aukeztu badira ere, 7 lan eskainiko dira Laburbiran, 80 minutuko emonaldia borobiltzeko. Danetariko lanak dagoz, eduki zein estiloz, horreetako asko zenbait zinema jaialditan saritutako lanak. Ikusi ahal izango diran filmen inguruko informazinoa Laburbirearen webgunean dago ikusgai.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu