‘Negu hurbilak’ eta 'Sobre todo de noche’ film laburrak, D'A Jaialdian parte hartzeko hautatuak

Bizkaie! 2023-02-02 13:25   Zinemea

Jaialdia martiaren 23tik apirilaren 2ra egingo da.

Bartzelonako D'A Film Festivaleko D'A Film LAB sailak aurten parte hartuko daben lanak iragarri ditu gaur eta horreen artean euskal lan bi dagoz Final Cut-ean. Jaialdia martiaren 23tik apirilaren 2ra egingo da.

Alde batetik, Maluta Films eta Cornelius Films produkzino etxeen Negu Hurbilak proiektua hautatu dabe. Ekain Albitek, Adrià Rocak, Nicolau Mallofrèk eta Mikel Ibargurenek zuzendutako lana da eta neska baten igesaldia dakar. Jone Laspiur protagonista dauen lanak postprodukzino fasea hasiko dau orain eta urte honen amaieran aurkeztea espero da. Proiektuak Atlantida, L 'Alternativa, REC eta FICX jaialdietako Work In Progress ataletan parte hartu dau eta bertan hainbat autortza jaso ditu. Gainera, gaur egun Rotterdamgo Jaialdiko koprodukzino merkatuan be parte hartzen dago.

Bestetik, Victor Iriarteren Sobre todo de noche opera prima be hautatu dabe. La Termita Films, Atekaleun eta CSC Films enpresen nazinoarteko koprodukzinoa da, Frantziako eta Portugalgo hainbat enpresagaz batera. Duero ibaiaren ertzean topetan diran berrogeita hamar urteko emakume biren istorioa dakar eta, adibidez, Micro Climat Studios saria jaso dau FID Lab Marseillen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu