Bilbo eta Bizkaia zinemako agertoki lez finkatu dira

Bizkaie! 2023-02-02 12:50   Zinemea

2022. urtean, 166 grabaketa egin zituen.

Bilbao Bizkaia Film Commission-en 2022ko jarduerearen balantzea aurkeztu dabe gaur Xabier Ochandiano Bilboko Udaleko Ekonomiaren Garapen, Merkataritza eta Enpleguko zinegotziak eta Ainara Basurko Ekonomia Sustapeneko foru diputaduak.

2022an 166 filmaketa egin ziran, orain arte izandako kopururik handiena. Danetara, 590 egunetan ibili ziran grabaketa lanak egiten eta 253 produkzino egin ziran.

Mundu mailan erantzun bikaina izan daben Intimidad telesailak, sari ugari jaso dituan Cinco Lobitos edo diru ugari batu daben La Vida Padre edo El Cuarto Pasajero film luzeek Bilbok eta Bizkaiak ikus-entzunezkoen sektorean dauen ospea eta posizionamendua indartu dabe.

Bilbao Bizkaia Film Commission Udalak eta Aldundiak sortutako zerbitzua da, ikus-entzunezko sektorerako erreferentzia eta eragile publiko eta pribatuakaz bitartekari izan da, Bilbo-Bizkaian filmaketen industria sendotzea ahalbidetuz.

Aurkezpeneko datu nabarmenetako bat, orain arte erregistrautako kopururik handiena, Bilbon eta Bizkaian grabautako 166 proiektuak izan dira, besteak beste, film luzeak, laburrak, telesailak, iragarkiak, telebista programak, dokumentalak edo bideoklipak.

2022an grabautakoak

Publizidade iragarkiak: 70

Film laburrak: 45

Telebista programak: 39

Film luzeak: 25

Dokumentalak: 25

Bideoklipak: 19

Telesailak: 17

Argazki saioak: 11

Websailak: 2

Bilbon eta Bizkaian grabautako film luzeak eta telesailak

20.000 especies de abejas, Estibaliz Urresola arabarrak zuzenduta.

La Ermita bildurrezko filma, Carlota Peredaren zuzendaritzapean.

Las Buenas Compañías, Silvia Muntek zuzendutakoa.

Charlie Chaplin, a man of the world Charles Chaplinen jatorriari buruzko filma da eta Carmen Chaplin aktore eta umorista ingelesaren bilobeak zuzendu dau.

Telesailak

El Silencio (Netflix) Balenciaga Disney+ plataformako telesaila da eta askotan saritutako Jose Mari Goenaga, Jon Garaño eta Aitor Arregi ditu zuzendari.

Alex de la Iglesia bilbotarrak 30 monedas Bilbon eta Bizkaian grabau eban.

Big Wave Eskola - Itxasoa (EITB)

Film laburrak

Prioridades (Tamara Lucarini).

El Aprendiz (Raúl Campos).

Lankidetza publiko pribatuari esker gauza daiteke lan hori, izan be, bitartekari lanak egiten ditu produkzino etxe eta eragile pribatu zein erakunde publikoen artean. Lankidetzea ezinbestekoa da Bilbon eta Bizkaian grabaketen industrian aurrera egiteko.

Bilbao Bizkaia Film Commission Spain Film Commission eta European Film Commission Network-en kide da, eta 90 film commission baino gehiago ordezkatzen ditu, Europako Batzordearen nanesari esker.

2023ko urtarriletikBilbao Bizkaiak zerga-tratamendu lehiakorragoa dau ikus-entzunezko lanak produziduteko

Kulturea sustatzeko zerga-pizgarriak eguneratzen eta zabaltzen dituan Foru Arauaren helburua Bilbao Bizkaiak produkzino kulturalerako dauen enkantua sendotzea da. Horretarako, sektoreko zenbait eragilek lurraldean egiten daben lanaren alde egingo da eta euskerazko ikus-entzunezko produkzinoen sustapenari aparteko garrantzia emongo jako.

Kenkaria film luze zein laburren eta bestelako ikus-entzunezko lanei aplikauko jake baldin eta izakera kulturala frogatzen badabe. Kenkariaren oinarria produkzinoaren kostuak osotuko dau, kopiak eskuratzeko gastuakazeta produkzino etxearen kontura dagozan publizidade eta sustapen-gastuakaz batera.

Aplikau daitekeen kenkaria % 35 eta %60 artekoa da eta lurraldean egindako gastuen eta inbersinoen araberakoa izango da. Gainera, % 10 aplikauko jake euskera hutsean filmautako obrei. Beraz, gehienezko kenkaria % 70ekoa izango da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu