I. Silver Film Festival (S/FF), zinema jaialdia Bilbon eta Getxon

Bizkaie! 2023-02-02 08:54   Zinemea

Inaugurazinoa zezeilaren 15ean izango da Bilboko Campos Antzokian.

Silver Film Festival (S/FF) persona nagusiei zuzendutako proposamen barritzaile eta garaikide lez sortu da, helduaroan dagozan personak entretenidu eta ikusarazotea helburu dauena. Lehiaketea -gai horri eutsiz Euskadin egingo dan lehenengoa eta Estadu mailan bigarrena-, Bilbon (zezeilaren 15etik 17ra) eta Getxon (zezeilaren 23tik 25era) egingo da.

Gizarte-transizinoko sasoian gagoz, aldaketa handiak, gorabeherak, orain arte gizartean erabilten genduzan ideak berrikustera behartzen gaituenak. Euskadin, biztanleriaren % 22,5ek 55 urte baino gehiago ditu eta beste era batean ikustea eta aintzat hartzea aldarrikatzen dau. Esangura horretan, Silver Film Festival jaialdiak ezagutzarako, hausnarketarako, entretenimendurako lekua eskaini nahi dau, bai eta gero eta heterogeneoagoa dan publikoarentzat parte-hartzeko lekua be.

Hori dala eta, atontzaileek kultur eskaintza zabala atondu dabe, zezeilaren 15ean, arratsaldeko 18:00etan, Christian Carion zuzendari frantsesaren Un paseo con Madeleine filmaren Estaduko estreinaldiagaz hasiko dana. Inaugurazino ekitaldia Itziar Ituño aktoreak (La Casa de Papel, Intimidad) eta Ramon Ibarra aktoreak (El Secreto de Puente Viejo) aurkeztuko dabe, Pako Revueltas antzerki zuzendariaren gidaritzapean eta Angel Mirouren gidoiari eutsiz.

Programazinora, gainera, barriketaldiak, alkarrizketak, mahai-inguruak eta berbaldiak batuko ditue kulturearen, ikerketearen eta gizarte-mobimentuen arloko persona garrantzitsuakaz, betibe gai interesgarriakaz lotuta, berbarako, emakumeek edadeagaitik izaten daben diskriminazinoa. Gai hori, eta beste kontu batzuk, Stéphanie Chuat eta Véronique Reymond zuzendarien Les Dames Suitzako filmak islatuko ditu.

Kontuak kontu, Silver Film Festival jaialdiak Eusko Jaurlaritzearen, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Bilboko eta Getxoko Udalen, BBK Fundazinoaren eta SGAEren babesa dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu