J Merina Birea udabarrian

Bizkaie! 2023-02-01 08:38   Musikea

Merina Grisen Zerua Orain eta J Martinaren Jaio Naiz Baina urteko lan onenen zerrendatan sartu ziran.

Hurrengo hileotan J Martina 2.0 eta Merina Gris taldeek birea egingo dabe alkarregaz, izan be, J Martina bizkaitarrak bandeagaz ibiliko dira hitzordu guztietan.

Euskal Herriko olatu barria dirala dinoe. Elektronikea, genero urbanoa edota pop etiketak jarri deutsee Merina Gris eta J Martina taldeei. Igaz plazaratu zituen talde biek lehenengo lanak. Merina Grisen Zerua Orain eta J Martinaren Jaio Naiz Baina urteko lan onenen zerrendatan sartu ziran eta indarrak batuko ditue udabarri honetan egingo daben biran.

Merina Gris gipuzkoarren zuzenekoak intensidade handikoak dirala erakutsi eben 2022. urtean eta, beste zehetasun batzuen artean, estetika indartsua argi-produkzino landuagaz buztartzen dabe.

J Martinak ikuskizun berezia atondu dau kontzertu honeetarako: Bandeagaz ibiliko dira data guztietan. Donostiko Dabadabako kontzertuan, ostera, ez da Merina Gris egongo eta euren ordez Silitia talde bizkaitarrak joko dau.

Kontzertuak

Apirilaren 15ean, Gasteizeko Jimmy Jazzen.

Apirilaren 22an, Iruñako Totem Aretoan.

Maiatzaren 5ean, Donostiako Dabadaban (Silitia Merina Grisen ordez).

Maiatzaren 19an, Bilboko Kafe Antzokian.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu