Maider Oleagaren 'Irrits' filmak irabazi dau Huhezinema Saria
2023-01-30 07:45 ZinemeaEuskerazko Bideolip Onenari saria Flavio Bánterlak eroan dau Nor Naiz Ni, Zein Zara Zu laari esker.
Euskal Herriko zinema sortzaileak batzeko plaza bihurtu da Zaraia aretoa. Iluntzeko 19:00retan hasi da danok espero genduan momentua, sariak emoteko saioa, hain zuzen be. Atmosferan ilusinoa, urduritasuna eta jakin-mina antzemon dira hautatuen artean. Bideoklip sailean parte hartu dauen Flavio Bánterlaren “NNN ZZZ”ko (Nor Naiz Ni, Zein Zara Zu) protagonistea be azaldu da aretora: Buruhandia!
Jaialdia posible egin daben babesleetako batzuk be hurreratu dira Arkupera: Humanidade eta Hezkuntza Zientzien Fakultadeko, Aretxabaletako Udaleko, DANOBAT GROUPeko, Mundukideko, Goienako, Berriako eta Artemaneko ordezkariak.
Ondokoak izan dira 16. HUHEZINEMAko irabazleak:
Sail Ofiziala
● HUHEZINEMA SARIA (800€), BERRIAren osogarriagaz Irrits, Maider Oleaga (Kepa Errasti epaimahai ofizialeko kideak emon dau saria).
● VERTIGO SARIA (400€) Siempre lunes, David González (Mondragon Unibersidadeko Ikus-entzunezko Komunikazinoa graduko Lara Garcia, Julen Iglesias eta Olatz Asua ikasleek emon dabe saria).
● SENIOR EPAIMAHAIAREN SARIA (300€) Cuerdas, Estibaliz Urresola Solaguren (Goienagusi alkarteko Rosa Urretak emon dau saria).
● IKUSLEEN SARIA (100 euroan balorautako saria) 36, Ana Lambarri Tellaeche (Aretxabaletako Udaleko Ainhoa Cabero kultur zinegotziak emon dau saria).
Bideoklip Saila
● BIDEOKLIP ONENAREN SARIA (300€) Coyote eta Chico Tornado Vs Don Condor eta Ñora Alacran, Nitya Lopez (Andoni Imaz epaimahai ofizialeko kideak emon dau saria).
● EUSKARAZKO BIDEOKLIP ONENA (200€) - Nor Naiz Ni, Zein Zara Zu (Flavio Bánterla) – Aitor Arruti (Goio Arana Aretxabaletako campuseko zuzendariak emon dau saria).
● IKUSLEEN SARIA (100 euroan balorautako saria) COKO (OLD G), Iñaki Tena eta Claudia Molina (DANOBATGROUPeko Iñaki Herrera ordezkariak emon dau saria).
Ikaslea Saila
● IKASLE LAN ONENAREN SARIA, Gaztezuloren osogarriagaz (300€) Estampado, Gerardo Tomé (Escuela de Cine del País Vasco – Bilbo) (Humanidade eta Zientzien Fakultadeko bekanoa dan Nagore Ipiñak emon dau saria).
● MU SARIA (150€) Mitxoletak, Javier Elizalde (Humanidade eta Zientzien Fakultadeko bekanoa dan Nagore Ipiñak emon dau saria).
● MUNDUKIDE SARIA (700€) NAHAR, Beñat Goia eta Iraia Irazusta (Urri Urizar, Mundukideko ordezkariak emon dau saria).
● IKUSLEEN SARIA (100 euroan balorautako saria) Muskil, Marina Perosanz (Ausolaneko Juan Mari Bergaretxe ordezkariak emon dua saria).
Ausolanen eskutik, mokaua izan da ekitaldiari behar dan moduko amaierea emoteko. Pintxo eta pintxo artean zineforum informala egiteko aukerea izan dabe bertaratu diranek.
Azkenik, Elektropottotte elektrotxarangak girotu dau iluntze euritsua Aretxabaletako Arkupe plazan eta DJ Cochinita Pibilen eskutik egin da zarratze ofiziala ordu txikitan aurtengo edizinoa.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!