Ikus-entzunezko lanak bialtzeko epea zabalik 'Eman minutu 1' lehiaketan
2023-01-27 09:28 ZinemeaGiza eskubideak eta aniztasun kultural zein linguistikoa dira gai nagusiak.
UN Etxeak barriro antolatu dau Eman minutu 1 ikus-entzunezko laburren lehiaketea eta epea zabalik dago bideoak bialtzeko, urtarrilaren 31era arte. Gehienez minutu bateko bideoak onartuko ditue. Getxoko Udalaren babesari esker atondu ahal izan dabe aurtengo edizinoa.
Eman minutu 1 hizkuntzearen, kulturearen eta giza eskubideen aldarrikapenean oinarrituta dago. UN Etxearen azalpenaren arabera, kultura eta hizkuntza-aniztasuna eta giza eskubideen sistemearen barruan kultureagaz eta hizkuntzeagaz lotutako eskubideak jorratzen dituen lanak sarituko ditue, auzi horreek gizartean behar daben lekua defendidu, sustatu, aldarrikatu, zabaldu edo kontzientzietan badabe.
Aurtengo edizinoko gaia berbea izango da. Horregaitik, Eman minutu 1 HITZen alde da goiburua. Persona bakotxak nahi beste ikus-entzunezko lan aurkeztu leikez, edozein hizkuntzatan eta formatu honeetako batean: mov, avi, flv, mpeg edo mp4.
Lau sari emongo ditue. Nagusia (Eman minutu 1 Saria) irabazten dauenari dokumentala sortzeko finantziazinoa emongo deutse, 5.000 euro gehienez. Euskerazko onenari 1.250 euro jagokoz. Ekin eta Egin Sariaren irabazleak 600 euro eroango ditu eta Unesco Etxea sailekoari, beste 600.
Irakurri oinarriak hemen (PDF).
Gizarte Kohesinoko zinegotzi Carmen Diazek nabarmendu dauenez, lehiaketea tresna bikaina da giza eskubideen, bardintasunaren, justizia sozialaren eta persona guztientzako giza garapen duin baterako eskubidearen garrantziaz komunidadean hausnartu ahal izateko. Getxoko gazteak nazinoarteko lehiaketa honetan parte hartzera animetan doguz, aurten herrien hizkuntza ondarean arretea jarrita.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!