Zazpi film erakutsiko ditue 2023ko Laburbira Zirkuituan
2023-01-25 12:56 ZinemeaErakunde zein alkarteek proiekzinoak euren herrira eroateko eskatu leikie.
Euskeraz ikus-entzunezkoen alorrean dabizan sortzaileei bultzadea emoteko asmoz atontzen dau Euskaltzaleen Topaguneak, urtero, Laburbira Zirkuitua. Aurten 20. edizinoa beteko dau eta dagoeneko aukeratu ditue bertan erakutsiko dituen zazpi pelikulak.
Film laburrak dira zazpirak, 2022an euskeraz eginak. Honeek dira:
- Muskil (Marina Perosanz).
- Olatuen isiltasuna (Maria Bartolome, Eric Campos eta Fernando Martin).
- Irrits (Maider Oleaga).
- Erlojupekoa (Leire Egaña).
- Hitzak (Josu Martinez).
- Asko falta da? (Ane Cuesta).
- Koadro goriari heldu (Iulen Arana).
Zikloa martiaren 6tik apirilaren 5era egingo dabe. Orain, emonaldiak hartzeko interesa daben herrietako erakunde publikoek zein alkarteek eskaria egin behar deutse Topaguneari, zezeilaren 12ra orduko. Zein egunetan eta non egin nahi daben saioa zehaztu beharko dabe.
Ikusleen eta sortzaileen arteko loturea erraztu eta sendotzeko asmoz, Laburbirako saioetara zazpi film laburren zuzendarietako batzuk joateko prest dagozala dino Topaguneak. Beraz, nahi dabenek barriketaldiak edo berbaldiak antolatu leikiez proiekzinoagaz batera.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!