'20.000 especies de abejas' Berlinalen estreinauko da
2023-01-24 08:03 ZinemeaEsti Urresola zuzendari arabarraren opera prima, 20.000 especies de abejas film luzea da,
Berlingo Nazioarteko Zinema Jaialdiko Sail Ofizialean parte hartzeko aukeratu dabe.
Lehen aldia da Espainiako zinemagile bat sail ofizialera heltzen dala bere opera primagaz. Proiekzinoa zezeilaren 22an, eguaztenean (16:00), izango da.
20.000 especies de abejas
Fitxa teknikoa:
Zuzendaria: Estibaliz Urresola Solaguren.
Gidoia: Estibaliz Urresola Solaguren.
Zinematografia: Gina Ferrer García.
Zuzendaritza artistikoa: Izaskun Urkijo Alijo.
Edizinoa: Raúl Barreras.
Soinu edizinoa: Koldo Corella.
Interpreteak: Sofía Otero, Patricia López Arnaiz, Itziar Lazkano, Unax Hayden, Andere Garabieta, Ane Gabarain, Martxelo Rubio, Sara Cózar eta Miguel Garcés.
Euskal ordezkari gehiago Berlinen
Jaialdian Mikel Gurrea eta Maddi Barber izango ditugu Berlinale Talentsen, baita ondorengo euskal lan honeek be:
- Izenburua: Samsara
Zuzendaria: Lois Patiño.
Produkzino etxea: Señor y Señora.
Non hartzen dau parte: Encounters Saila.
- Izenburua: Misión a Marte
Zuzendaria: Amat Vallmajor del Pozo.
Produkzino etxea: Vitrine Films, Elías Querejeta Zine Eskola, Muxika Zinema
Non hartzen dau parte: Berlín Critic's Week.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!