'Duda barik nire ibilbideko esperientziarik gogorrenetakoa izan da'

Bizkaie! 2023-01-09 07:50   Kirola

Emozinoaren eta konpromisoen artean lo gitxi eginda gagoz.


Katmandúra heldu eta deskantsurik ez dogu izan, prentsaurrekoa hemengo komunikabideentzako, ministerioan be izan gara tontorrera heldu garela ziurtatzeko, oso ederra izan da dana, emozinoa, tensinoa... Baina guztiz atsegina! Mendian bizitako esperientziarik gogorrena.

Mila esker zorioneko mezu edota dei guztiakandik, zuen babesak eta babesleen konpromisoak ahalbidetu dabe tontorra zapaltzea. Mila esker! 
 
Eskerrak emon gura deutsadaz tripalakaz ibili zan Simone Morori ze ia C2an egoanean Oinarrizko Kanpamentura bera bakarrik bajatukeran izan eban keinuari esker -nahiz eta gorantz jarraitzeko indarra izan, taldeari trabarik ez egitearren beharantz joan zalako.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu