Alex Txikon eta Nepalgo eskalatzaileak Kathmandun dagoz
2023-01-06 19:30 KirolaAlex Txikon bizkaitarrak Manasluren (8.163 m.) tontorra zapaldu dau, oxigeno barik.
Aurreko egunetako haize ufada bildurgarrien ondoren, eguraldia lagun izan dabenean, altueran hirugarren errotazinoa eginda, 6.900 metroko altueran dagoan C3an, lo egin eta goruntz egitea erabagi dabe parte meteorologikoak eta estrategia posibleak balorauta.
Hogei bat orduko ekinaldiaren ondoren lortu dabe tontorra zapaltzea eta Seven Summit Treks-eko sei sherpek (Tenjen Sherpa (Lama); Pasang Nurbu Sherpa; Mingtemba Sherpa; Chhepal Sherpa; Pemba Tasi Sherpa; eta Gyalu Sherp) oxigenoa erabili eben igoerearen azken zatian.
Igoereari jagokonez, sano gogorra izan da, egin dodazanetatik gogorrenetakoa, 60 bat ordu izan dira, azken ekinaldian 20 ordu inguru eta hotza sekulakoa, zeropetik 40 gradu eta 50-60ko sensazino termikoa. Altuereak be ez deust mesederik egin ze 6.000 metrora arte edo ibilia nintzan baina hortik gora gauzak aldrebestu egin daitekez; indartsu joan gara eta, azkenean lortu dogu, 8.163 metroko tontorra zapaltzea.
Alex Txikon bizkaitarrak nabarmendu dauenez, Simone Mororen ahalegina ez dot ahaztu gura, izan be, tripalak edo izan ditu eta ezin izan dau geugaz gorantz egin.
Espedizinoak Oinarrizko Kanpamentuan amaitzen dira eta beherantz etozela pare bat susto izan ondoren (sherpa batek laban egin eta 200-300 bat metro geratu ezinik joan ondoren... Zorionez ez dau ezer larririk izan eta danok heldu gara ondo Oinarrizko Kanpamentura.
Historian lehenengo aldiz igon dau Manaslura, neguan; neguan igotako bigarren tontorra zapaltzea lortu dau, Nanga Parbaten egindakoaren ondoren (2016/02/26).
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!