Urtarrilaren 15ean amaituko da Laburbiran izena emoteko epea

Bizkaie! 2022-12-22 08:39   Zinemea

Martiaren 6tik apirilaren 5era egingo da 2023ko Laburbira.

2022. urtean zehar produzidutakoak eta 20 minututik beherakoak izan beharko dabe Laburbira zirkuitoko film laburrek.

XX. edizinoa beteko dau 2023an Laburbirak, euskeraz sortutako film laburren zirkuituak. Helburuak dira euskeraz produziduten jarraitzeko sortzaileen lanak ezagutarazotea eta, bestetik ikusleei geurean sortutako zinemaz gozaraztea.

Laburbiran parte hartzeko film laburrak euskeraz egindakoak, 2021-2022 tartean produzidutakoak eta 20 minututik beherakoak izan behar dabe.

Izen-emotea, barriz, Laburbiraren webgunean egin behar da hemen.

Aukeraketea egiteko erispideak

Urtarrilaren 15etik 27ra bitartean aukeratuko dira Laburbira zirkuitoaren 20. edizino honetan herriz-herri eskainiko diran film laburrak. Aukeraketea egiterakoan zenbait erispide izango dira kontuan, honakoak:

o Publiko guztientzako lanak izatea.

o Sortzaile barrien eta izen handikoen arteko orekea.

o Sortzaileen lurralde eta genero aniztasuna.

o Genero ikuspegia.

o Filmen bestelako ezaugarriak: Euskalki aniztasuna, umorea, animazinoa, lan esperimentalak, sensibilizazinoa lantzen dabenak...

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu