Zinegoak-ek 2023ko bagilean ospatuko dau bere 20. urteurrena
2022-12-20 12:36 ZinemeaBagilaren 26tik garagarrilaren 1era egingo da.
Zinegoak-ek, Bilboko LGTBIQ+ zinema eta arte eszenikoen jaialdiak, bere 20. urteurrena ospatuko dau hainbat barrikuntzagaz. Lehen aldiz, jaialdiak bere datak mobiduko ditu eta bagilean egingo da (zezeilean eta martian egin beharrean, orain arte legez). Holan, Zinegoak-ek bat egingo dau Bagilaren 28ko
aldarrikapenakaz.
Lehen aldiz, jaialdiak bere datak mobiduko ditu eta bagilean egingo da (zezeilean eta martian egin beharrean, orain arte legez). Holan, Zinegoak-ek bat egingo dau Bagilaren 28ko aldarrikapenakaz eta kultur programa bat atonduko dau: Filmen proiekzinoak, antzezlanak, gogoeta guneak, eztabaidak, topaketak, berbaldiak eta enparauak.
Zinegoak inaugurazio ekitaldiagaz hasiko da Arriaga Antzokian eta gainerako jarduerak jaialdiaren ohiko egoitzetan egingo dira.
Bagilean, beraz, ezinbesteko hitzordua izango dogu sexu, identidade eta genero aniztasunari buruzko zinemaz eta kultur jarduerez gozau nahi dabenentzako.
Era berean, Zinegoak maiatza, bagila eta garagarrilean egingo da.
Aurreko urteetan, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako 50 udalerrik baino gehiagok parte hartu dabe bertan.
Gainera, Zinegoakek bilera-sorta bat hasi dau hainbat erakundegaz, batezx be, babesleak topau guran, 20. urteurrenari eta etorkizuneko edizinoei begira.
Zinegoak 2004an sortu eben kulturearen, zinemearen eta arte eszenikoen bidez sexu aniztasunaren inguruan sensibilizazinoa lantzeko asmoz eta 20 urteko ibilbidean zehar, Zinegoak erreferentzia bihurtu da LGTBIQ+ gaiko ekitaldi zinematografiko eta eszenikoen artean; urtetik urtera zabaldu egin da jaialdiaren indarra, izan be, 2022an 35.000 persona baino gehiago hurreratu ziran aurrez aurreko zein online jardueretara.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!