XVI. Huhezinema 2023ko urtarrilaren 25etik 26ra izango da
2022-12-19 11:19 Zinemea32 lan izan dira finalera pasau diranak.
Danetara, 84 ikus-entzunezko jaso dira baina 32 lan izan dira finalera pasau diranak eta beraz, Aretxabaletako Arkupe Kultur Etxeko Zaraia Zineman erakutsiko dituenak. Hamar Sail Ofizialera, 10 Ikasle Sailera eta 12 Bideoklip Sailera.
Iban del Campok nabarmendu dauenez, eskarmentu handiko zuzendari eta lantaldeak dagoz lanon artean, besteak beste, Estibaliz Urresolaren Cuerdas (Goya sarietarako izentautakoa) zein Siempre lunes, David Gonzálezena. Eta harritu gaituen beste lan bat da Ana Lanbarrik zuzendutako 368 pelikulea. Gainera, Ikasle Sailaren lehen edizino honek izan dauen erantzun bikaina azpimarratu nahi dogu. Ahalegin berezia egin da sail hau euskal zinema ikasle guztiei zabaltzeko. Sail hau jaialdiaren lehen 15 edizinoetan Mondragon Unibersidadeko ikasleei mugatutakoa izan bada be, aurten beste euskal ikasleen lanak onartu dira eta MUko ikasleen film laburrez gan, Larrotxene (Donostia), Mendizabala (Gasteiz), ECPV (Bilbo) eta EHUko film laburrak izan dira hautatuak.
Finalistak
Sail Ofiziala
Cuerdas – Estibaliz Urresola.
Lanbroa – Aitzol Saratxaga.
36 – Ana Lambarri.
Muga – Eñaut Castagnet.
Los dias que (nunca) fueron – Pedro Rivero eta Kevin Iglesias.
Our Voices – Natxo Leuza.
Irrits – Maider Oleaga.
Hondarrak – Paula Iglesias, Marta Gómez.
Erlojupekoa – Leire Egaña.
Siempre lunes – David González.
Ikasle Saila
Muskil – Marina Perosanz (Mondragon Unibersidadea – Humanidade eta Hezkuntza Zientzien Fakultadea).
Mitxoletak – Javier Elizalde (Mondragon Unibersidadea – Humanidade eta Hezkuntza Zientzien Fakultadea).
Hogei – Ainhoa Mariscal (Mondragon Unibersidadea – Humanidade eta Hezkuntza Zientzien Fakultadea).
Ni horrelakoa naiz – Ane Aranguren (Mondragon Unibersidadea – Humanidade eta Hezkuntza Zientzien Fakultadea).
Polita – Eneko Muruzabal (Larrotxene Kultur Etxea – Donostia).
Sorioneku – Javier Elizalde (Mondragon Unibersidadea – Humanidade eta Hezkuntza Zientzien Fakultadea).
Izengo giñena – Galder Aretxaga (Euskal Herriko Unibersidadea – Bilbo).
Estampado – Gerardo Tomé (Escuela de Cine del País Vasco – Bilbo).
Nahar – Beñat Goia eta Iraia Irazusta (Mondragon Unibertsitatea – Humanidade eta Hezkuntza Zientzien Fakultadea).
Agara – Jon Santos (Mendizabala – Gasteiz).
Bideoklipa Saila
Old G – Coko – Jaleo aka Iñaki Tena eta Claudia Molina.
Etxekalte – Arimak – Alba Lozano.
Flavio Bánterla – NNN ZZZ (Nor Naiz Ni, Zein Zara Zu) – Aitor Arruti
Kyxo – Orain – Jon Etxeberria.
Demain – Bihar ft. Jurgi Ekiza – Imanol G. Gurrutxaga.
Alos Quartet feat. Izaro – Uretan – Aitor Arruti.
Assata – Pluralean dantzatu – Txus Veneno (Dosis) eta Assata.
Sara Azurza ft Gartxot – Uste ustelak – Andoni Clavo eta Paula Eguskiz.
Niña Coyote eta Chico Tornado & Don Condor eta Ñora Alacran – Niña Coyote eta Chico Tornado Vs Don Condor eta Ñora Alacran – Nitya Lopez.
Guda dantza – Nekaturik – Iker Maguregi.
La Santa Angela – Peligro – Egoitz Diaz.
Sweet Rage – Erabaki Ausartak – Gerardo Tomé.
Huhezinema 2023 - Kartela
Julen Iglesias komunikazio lantaldeko kideak eginiko kartelaren proposamenaren barruan sortu da iruditeria, Yurena Carrero taldekidearen laguntzinoagaz. Kolore biziak, ekintza dinamikoak eta, jakina, begiak dira protagonista.
Huhezinema
Mondragon Unibersidadeko Humanidae eta Hezkuntza Zientzien Fakultadeak, HUHEZIk, sortu eban Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdia, 2008. urtean.
Ordutik, Kultur ekitaldien antolaketa izeneko lan-prosamenaren barruan, Ikus-entzunezko Komunikazinoa Graduko 4. mailako ikasleek atontzen dabe erreferentziazkoa bilakatu dan jaialdia, izan be, talde lanean jaialdia atontzea da praktikea ardatz dauen lan-sekuentzia horren helburua. Taldelanak ahalbideratzen dau graduan ikasitakoak praktikan jartea eta, aldi berean, mundu profesionalagaz hartu-emonak sustatzea.
2023ko atontzaileak
XVI. Huhezinemak, urtero leghez, talde atontzaile barria dau: 14 ikasle dabiz jaialdia atontzen Iban Del Campo irakaslearen gidaritzapean. Aurten ondoko ikasleak dabiz: Irene Azkargorta, Arri Iraeta, Jone Markuleta, Danel Teran, Ihintza Beristain, Yurena Carrero, Olatz Alberdi, Unai Aranguren, Julen Iglesias, Olatz Asua, Lara Garcia, Irati Alvarez, Joanes Etxeberria eta Asier Usategi.
Urtero legez, hiru taldetan dagoz banatuta ikasleak: Programazinoan, Produkzinoan eta Komunikazinoan.

Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!