VII. Benito Ansola Sariak epea zabaldu dau
2022-12-12 13:07 ZinemeaDeialdia 2023ko urtarrilaren 15era arte egongo da zabalik.
Euskaltzaleen Topaguneak Lekeitioko Udala eta Euskal Zine Bilereagaz batera atontzen dauen VII. Benito Ansola Sarian izena emoteko epea 2023ko urtarrilaren 15erarte egongo da zabalik. Benito Ansola Saria 18 eta 36 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago eta irabazleak 3.000 euroko ordainsaria izango dau proiektua landu eta gauzatzeko.
Deialdi honetara disziplina askotako ikus-entzunezko lanen proiektuak aurkeztu daitekez (fikzinoa, sorkuntzea, animazinoa nahiz dokumentalak) baina originalak izatea nahitaezkoa da, inon argitaratu bakoak, ezta beste inondik moldatuak be. Horretarako, sariaren oinarrietan agertzen diran baldintzak bete beharko ditue parte-hartzaileek eta aurkezten dituen lanek.
Aurtengo edizinoko epaimahaian Izaskun Urkijo eta Maider Oleaga zinemagileak dagoz.
Lan guztien artean 3 finalista hautatu eta zezeilean egingo dan online Pitching saio baten ondoren izentauko da lan irabazlea. Ondoren, 2023ko Lekeitioko Euskal Zine Bileran proiektuaren aurkezpen bat egingo dau sarituak, Benito Ansola sariari eskainitako espazioan.
Benito Ansola sariaren helburua euskal kulturea zabaldu eta sortzaile gazteei euskerazko ikus-entzunezkoak produziduten laguntzea da eta horretan bat datoz ekimenaren sustatzaileak, Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Gizarte Ekintzarako Zuzendaritzea eta Bizkaiko Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzearen laguntzaz.
Gazteei euskerazko ikus-entzunezko lanak produzidu deiezan bidea zabaltzeko sortua, Benito Ansola Sariak VII. edizinoa beteko dau aurten. Urteotan, gaur egun zinemagintzan bide oparoa egin daben hainbat zuzendari dagoz, besteak beste, David Zabala, Paul Urkijo, Aitor Gametxo, Maider Fernandez, Oier Fuentes edo Imanol Gurrutxaga, sariaren igazko irabazlea.
Benito Ansola sariei buruzko informazino gehiago hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!