'Yoko oporretan' euskal produkzinoa, zinema-aretoetan

Bizkaie! 2022-12-02 12:29   Zinemea

Juanjo Elordik zuzendutako filma euskeraz ikusi ahal izango da.

Umeek eta euren familiek aisialdia euskeraz gozau deien beste aukera bat emongo dabe Hego Euskal Herriko hainbat aretok gaurtik, abenduak 2: Juanjo Elordik zuzendutako Yoko oporretan pelikulea estreinauko dabe pantaila handian, Zineuskadi erakundearen bultzadaz.

Marrazki bizidunetako euskal produkzino hau Dibulitoon etxeak dakar. Beste hizkuntza batzuetan be estreinauko daben arren, euskeraz emongo dabe ondoko aretoek: Donostiako Antiguo Berrik, Gasteizko Gorbeiak, Getxo Zinemak-ek, Bilboko Golemek eta Iruñeko Golem La Moreak.

Ganera, abenduaren 17tik, Lekeition be ikusi ahal izango da Yoko oporretan euskeraz, Basque Audiovisual erakundeak aurreratu dauenez.

Umeen artean ezagun-ezaguna dan telesail batean oinarrituta dago Yoko oporretan. Sortzaileen arabera, 3 eta 7 urte bitarteko umeentzat da aproposa, eta honeek zinema-areto batean biziko daben lehenengo esperientzia izateko pentsauta eta egokituta dago. Europa Junior Saria irabazi eban Elordiren pelikuleak Sevillako zinema jaialdian.

Yoko da filmeko protagonistea. Udako oporrak heldu dira eta, ondorioz, beti alkarregaz ibili diran lagunak banandu egingo dira, bakotxa leku batera joango dalako oporretan. Mai, Oto eta Vik euren familiakaz doaz bidaian eta Yoko bakarrik geratuko da parkean, Mirentxugaz. Zer egingo dau Yoko gaixoak lagun barik? Eta hiru umeak izango ete dira opor-lekuetan lagun barriak egiteko kapaz? Laurak dagoz urduri esperientzia barri honen aurrean, baina laster konturatuko dira, umeak dagozan lekuan, beti topauko dabela olgetarako gogoa.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu