Fant-ek gaur, zemendiak 28, edegiko dau 2023ko edizinorako filmak aurkezteko epea
2022-11-28 10:25 ZinemeaLanak jasoteko epea zezeilaren 5ean, domekan, amaituko da.
Bilboko Udalak atondutako FANT – Bilboko Fantasiazko Zinemaldia 2023ko maiatzaren 5etik 13ra izango da baina bertan parte hartu ahal izateko, gaur edegiko da lanak aurkezteko epea.
Lanak jasoteko epea zezeilaren 5ean zarratuko da eta lanak aurkezteko prozesuaren oinarriak eta zehetasun guztiak www.fantbilbao.eus webgunean konsultau daitekez.
Filmak Movibeta Festival (www.festival.movibeta.com) edo FestHome (www.festhome.com) webguneen bidez aurkeztu beharko dira. Deialdiaren oinarriak hemen konsultau daitezke hemen.
2023ko FANTen edizino honetan FANT Zinemaldiak bere sariei eutsiko deutse film luzeen arloan: Sail Ofizialeko Film Luzerik Onenaren Sariak 3.500 euroko saria izango dau eta Panorama Fantastikoa Saileko Film Luzerik Onenaren Saria, 2.250 eurokoa izango da.
Bestalde, Sail Ofizialean, Film Labur Onenaren Sariak (epaimahaiaren erispidearen eta publikoaren erispidearen arabera) 3.000 eurokoak izango dira eta Euskal Film Labur Onenaren Saria, 2.000 eurokoa. Panorama Fantastikoa Saileko Film Labur Onenak 1.500 euroko saria jasoko dau.
Gainera, Jaialdiak Sail Ofizialeko film luzeen ohorezko sariak eskainiko ditu: Euskal Gidoilarien Alkarteak emondako Gidoi Onenaren Saria eta Zuzendaritza Barritzaileenaren Saria, FAS Cine Clubak emoten dauena; baita Publikoaren Saria Sail Ofizialeko Film Luze Onenari be.
FANT - Bilboko Fantasiazko Zinemaldiak Fantrobia Saria be emongo dau. Edizino bakotxean, azken urteotan fantasiazko zinema-generoan goraka datorren persona bati emoten jako sari hori.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!