Sormena bizi-bizi, Elorrioko 24 Ordu Digitalean lehiaketan
2022-11-23 09:58 ZinemeaAbenduaren 4an ipini dabe hitzordua.
Ikus-entzunezkoen zaleen topaleku bihurtu da Elorrio, aurten 17 edizino beteko dituan 24 Ordu Digitalean lehiaketeari esker. Parte-hartzaileek bizi-bizi ibili beharko dabe, izan be, abenduaren 4an, 17:00etan, jakingo dabe ze gai, objektu edo esaldiren inguruan egin beharko daben film laburra; eta 24 ordu geroago entregau beharko dabe lana, guztiz amaituta.
Hortaz, sormena eta talde-lana beharrezkoak dira erronkeari aurre egiteko. 24 orduan pentsau behar da filmaren gidoia, grabazino guztiak egin, editau eta entregau. Hori guztia, emondako gai, objektu edo esaldia kontuan hartuta.
Elorrioko Udaleko arduradunek azaldu dabenez, film guztiak entregau eta gero, emonaldia egingo dabe Arriola Antzokian. Hiru sari be emongo ditue: Nagusia, 700 eurokoa, eta finalistentzat 500 euroko bi.
24 Ordu Digitalean-eko zuzendari Karlos Gomezen esanetan, parte-hartzaile ugari espero ditue. Parte-hartzea beti izan da ona. Hasiera batean Euskal Herriko txoko guztietatik etorten ziran partaideak, eta gaur egun be holan da; baina gehienak Durangaldekoak dira. Esan behar da, ganera, Elorriotik geroz eta talde gehiago animetan dirala, zehaztu dau.
Gazteak animau daitezan, ikastaro berezia be egingo dabe, zemendiaren 26an, 10:30etik 13:30era. Film laburrak egiteko jarraibide errazak emongo deutsez, eta eskuko telefonoek emoten dituen aukerak jorratuko ditue. Idoia Buruaga alkatearen ustez, danok doguz eskura telefonoak, sarri jarten dira jo-puntuan erabilera okerra arriskutsua izan daitekealako, baina ez da ahaztu behar erabilera egokia eginda, lagun izan daitekezala; adibidez, ikus-entzunezko onak sortzeko.
Gehienez hamabi lagunek hartu ahal izango dabe parte ikastaroan. Zemendiaren 23ra arteko epea dago izena emoteko, Iturri Kultur Etxean. Saio teoriko eta praktikoa izango dala aurreratu dau Udalak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!