Alexis de Favitskiren 'Les Etrusques, une civilisation mysterieuse de la Mediterranee' filmak irabazi dau
2022-11-23 07:55 ZinemeaXXII. FICAB Zinemaldi Arkeologikoak baditu irabazleak.
Zemendiaren 14tik 19era egindako XXII. Bidasoako Nazinoarteko Zinemaldi Arkeologikoaren irabazleen zerrendea ondokoa da:
Zinemaldiko Sari Nagusia
Les Etrusques, une civilisation mysterieuse de la Mediterranee , Alexis de Favitski
Zientzia dibulgazinoaren Arkeolan Saria
L´appia a minturnae. Il Videodiario di Scavo, Gianmatteo Matullo
Publikoaren Sari Berezia
El sueño de la vida eterna, Javier Trueba
Hezkuntza Saila Saria
The Antikytera cosmos, Martín Freeth
Aitamen Berezia
Arte paleolitio argitara, Alaitz Ochoa de Eribe
Era berean, Ark-Mo: Herri bat, hamaika estrategia film laburra, Berako Toki Ona institutuko 1º Batxilergo mailako ikasleek egindakoa be nabarmendu dau epaimahaiak.
Aizpea Goenaga XXII. FICABeko zuzendariak adierazo dauenez, Tutankamonen hilobia topau ebeneko mendeurrenean, geuk be nahi dogu, beste urte batez, Zinemaldia ospatu; aurkikuntza handien barri izan eta, zinemearen bidez, arkeologiaren gaineko begirada barriez gozau, irudi izugarrien bidez jakintza guztia helarazoten deuskuen adituen eskutik, holan historia testuinguruan kokatzen laguntzen deuskuelako.
Aurten, gure helburua eragin handiagoa izatea eta zinema-aretoetara eta online proiekzinoetara askoz be jente gehiago erakartea da. Baditugu urtero-urtero Zinemaldian interes handia jarten daben ikus-entzule leialak, baina, gainera, Zinemaldiaren inguruan atondutako proiekzino, barriketaldi, mahai-inguru, lankidetza proiektu eta ospakizun guztiak ahotik ahora, sareen bidez eta, jakina, komunikabideen bitartez zabaltzea da gure asmoa.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!