'Ainarak' zemendiaren 25ean helduko da zinema-aretoetara
2022-11-22 09:21 ZinemeaEuskal Herrian, Madrilen eta Bartzelonan estreinauko dabe.
Ainarak dokumentala, Anne Etchegoyen abeslari eta konpositorea protagonista dauena, zemendiaren 25ean helduko da zinema-areto komertzialetara. Madrilen, Katalunian, Gipuzkoan, Bizkaian, Araban, Nafarroan, Maulen eta Aragoiko hainbat txokotan ikusi ahal izango da.
MAFIZ, Malagako Zinemaldiko industria arloan ibili ostean, publikoari aurkezteko momentua heldu da; Anne Etchegoyen abeslariaren eskutik, 1870 eta 1940 artean, Nafarroako eta Aragoiko milaka emakumek –ainarak izenez ezagutzen ditugunak, hegaztien antzeko migrazinoa egiten ebelako– Pirinioetatik Mauleraino neguan egindako bideari heldu deutse filmaren egileek.
Espartinen industrian lan egiten joaten ziran eta udabarrian etxera bueltau, familiari laguntzeko edo bere familia osotu eta bizitza barri bati ekiteko. Denporan, geografian eta egoera historiko eta personaletan zehar egindako bidaia da, artxibo, dokumentu, argazki eta alkarrizketen bidez eta Annek hareen bide bera egingo dau pelikulan.
Dokumentalaren bidez, merezidu daben lekua emon nahi deutse emakume horreei eta, hain zuzen be, arrazoi horregaitik aukeratu dabe zemendiaren 25a dokumentalaren estreinaldirako: Emakumeakanako Indarkeriaren Kontrako Nazinoarteko Eguna baita. Etchegoyenek beti azaldu dau kausa horren aurreko konpromiso sendoa, besteak beste, hainbat sensibilizazino-kanpainatan parte-hartuz. Era berean, filmak gai zehatza jorratzen dau, emakume gazteen migrazino masibo eta estazionala, lan-arrazoiakaitik emondakoa.
Bada, barikutik aurrera, hilaren 25etik aurrera, ikusi ahal izango da filma Euskal Herriko, Madrilgo eta Kataluniako hainbat zinema-aretotan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!