Ione Fernandez zuzendariak % 1 esquizofrenia dokumentala eskainiko dau Artium Museoan

Bizkaie! 2022-11-10 09:23   Zinemea

Proiekzinoa gaur, zemendiak 10, izango da arratsaldeko 19:00retan.

Ione Hernández zuzendari eta gidoilariak % 1 esquizofrenia filmaren proiekzinoa eskainiko dau gaur, zemendiak 10, Artium Museoan, Euskadiko Filmategiaren Euskal Emakume Zinemagileak zikloaren barruan. Julio Medemen idea bat ardatz hartuta egindako dokumentala eskizofreniaren infernuan sartzen da gaixotasunak jotako personen lekukotasun zuzenakaz Zikloak euskal emakume zuzendarien lanak eta talentua balioetsi nahi ditu. Datorren astean Esther López de Eulateren Poética Pública PLAZA proiektauko da.

% 1 esquizofrenia Ione Hernándezek 2006an zuzendutako dokumentala da. Irudiek eta lehen eskuko lekukotasunek ikuslea, poetika ilunagaz, espazio ugariz betetako ibilbide labirintiko batera eroaten dabe. Aurreretxiak gaur egun mundu osoan 52 miloe personari baino gehiagori eragiten deutsen gaixotasun misteriotsua, mingarria, pentsauezina eta gizatiarra konpartiduteko onbidapen bihurtzen dira. Ulertezinaren misterioa, inoiz kontau ez danarena, % 1 esquizofrenian agertzen da, garuna kontrolau ezinaren naturaltasuna eta natura betiko kontetako inoiz baino behar handiagoa dauenaren indarragaz.

Filma Julio Medemek produzidu eta Ione Hernándezegaz batera gidoia be egin dau. Zuzendariak azaldu dauenez, itzulinguru handirik barik heldu eutsen alkarrizketei, eskizofrenikoek intuizino handia dabelako eta, halan da be, errealagaz oso lotura sendoa dabelako. Arretea behar dauen jentea da, hareek igarri eta bueltau egiten deutsue.

Ione Hernándezek (Donostia, 1970) kazetaritza ikasi eban UPV/EHUn eta zinemea Bordelen eta Los Angelesen. Aizea, City of Wind (2001), Juego (2006) eta El palacio de la luna (2008) nazinoartean saritutako film laburren eta Arte gay busca casa (2012) dokumentalen egilea da, baita mikroantzerkiko piezen egilea be.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu