SGAE Fundazinoak gidoilarientzako 6 laborategi barrietako bat Bilbon emongo dau

Bizkaie! 2022-11-09 09:13   Zinemea

Bertoko laborategiak komedia-zinemako gidoilariak prestatzea izango dau helburu.

© Marta Pich / SGAE Fundazinoa | Ikusi handiago | Argazki originala

SGAE Fundazinoak bere Sorkuntza Laborategien beste edizino bat martxan jarri dau Ikus-entzunezkoen diziplinan. Ikus-entzunezko ikastetxeko SGAEko bazkideei zuzenduta dago eta gidoien idazketea sustatzea eta egileei beren sormen prozesuan laguntzea eta prestakuntza eskaintzea dau helburu. ICAAren laborategiak eta inkubagailuak sortzeko laguntza-arloak babestutako ekimena da, NextGenerationEu Europar Batasunak finantziauta.

Laborategiak 2023ko martia eta bagila bitartean izango dira Estaduko hainbat uritan, tartean Bilbon, data eta gune zehatza baieztatu barik egon arren, bertan jorratu nahi diran proiektuak 2022ko abenduaren 9a arte bialdu daitekez.

Fundazinoak beregan hartzen ditu parte-hartzaileen joan-etorrien, ostatuaren eta mantenuaren kostuak eta 4.000 euroko laguntza ekonomikoa eskaintzen deutse. Ikus-entzunezko sektoreko profesionalek osotutako epaimahai batek, laborategi bakotxeko zuzendaritzea buru dala, gehienez sei proiektu hautatuko ditu eta horreek prestakuntza-saio presentzialetan zein online saioetan osotuko dira.

Zinemarako Gidoia idazteko XI. Laborategiak

SGAE Fundazinoak genero asko barrubatzen ditu, hau da, gidoilariak film luzeak hiru modalidadetan atondu daian: fantasia eta bildurrezkoak (Madrilen egingo da), komedia zinemea (Bilbon egingo da) eta gidoi egokitua (Valentzian egingo da).

Parte hartu nahi dabenek proiektu bakarra aurkeztu behar dabe, egile bakarrekoa edo beste egile batzuekaz alkarlanean egindakoa, gaztelaniaz edo Espainiako beste edozein hizkuntza koofizialetan, honako posta elektroniko honen bidez: audiovisuales@fundacionsgae.org, postaren gaian jarraitzen dauen enuntziatuaren pean: «[Egilearen edo egilekideen izena] - XI. Zinema Gidoiaren Idazketa Laborategia [parte hartzen dauen espezialidadearen izena]». Izena emoteko behar dan informazino guztia oinarrietan dago eskuragarri.

Telesailak Sortzeko X. Laborategiak

Prestakuntza telesailetako gidoilariei zuzenduko jake, hiru modalidadetan: Eguneroko telesailak (Bartzelonan egingo da), fantasiazko edo beldurrezko serieak (Madrilen egingo da) eta thriller - polizial generoko serieak (Madrilen ere prestakuntza-egoitza izango dute).

Parte hartu nahi duten bazkideek proiektu bakarra aurkeztu behar dute, egile bakarrekoa edo beste egile batzuekin elkarlanean egindakoa, gaztelaniaz edo Espainiako beste edozein hizkuntza koofizialetan, honako posta elektroniko honen bidez: audiovisuales@fundacionsgae.org, postaren gaian jarraitzen dauen enuntziatuaren pean: «[ Egilearen edo egilekideen izena] - Telebista-serieak sortzeko X. laborategia [parte hartzen duen espezialitatearen izena ]». Izena emateko behar dan informazio guztia oinarrietan dago eskuragarri.

SGAE Fundazinoaren Ikus-entzunezkoak Sortzeko Laborategiak

2013tik lantzen ditue Sormen Laborategiak. Helburuak dira egiletzea sustatzea, alkarlaneko esperientziak bultzatzea eta sortzaile garaikideen artean ideak trukatzea da, antzerki-sorkuntzearen, zinema-gidoiaren eta telesailen sorkuntzearen diziplinetan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu