Bardintasunaren bidean aurrera egiteko kirolak dauen botere sinbolikoa berbagai San Mamesen

Bizkaie! 2022-11-04 08:00   Kirola

Jardunaldia Emakumeak kirolean eta jarduera fisikoan-en barruan sartzen da: www.emakumeak.eus.



2023ko urtarrilean egingo dan Emakumeak kirolean eta jarduera fisikoan jardunaldian, besteak beste, Almudena Cid, Juana Molina, Eva Moral edo Eli Ibarrak parte hartuko dabe. Jardunaldia Emakumeak kongresuaren aurreko jardueren barruan sartzen da: www.emakumeak.eus.

Bizkaiko Foru Aldundiak jardunaldia atondu dau San Mames futbol zelaian, emakumeen eta gizonen bardintasunerako aurrera egiteko bidean kirolak dauen indar sinbolikoari buruz hausnartzeko.

Teresa Laespadak, Enplegua, Gizarte Inklusinoa eta Bardintasuna Sustatzeko foru diputaduak, aurkezpenan parte hartu eta erakundeak ikusarazoteko eta estereotipoak bertan behera itxi eta emakumeen kirolaren eta jarduera fisikoaren alde egin dau sendo: Jarduera fisikoak eta kirolak neskek eta emakumeek euren gorputzaren, denporearen eta bizitzearen jaube izateko konpromisoa erakusten dabe.

Era berean, bizitzearen esparru honetan oraindino bizi dan desbardintasuna kritikau dau, agenda publikoan daben ikusgaitasun ezagaitik.

Jardunaldiaren programeak aintzat hartu ditu emakumeek eta gizonek gorputz eta kirol-jardueretan egiten daben ibilbide ezbardina. Gainera emakumeek egiten daben kirolean praktika onak aurkeztu dira eta Campeona sin límites dokumentala proiektau dabe.

Eztabaida eta hausnarketa-mahaietan honako honeek hartu dabe parte: Almudena Cid, Capitolina Díaz Martínez, Marian Ispizua Uribarri, Marina Conesa Molina, Haszten, Isabel Abella, Carmen León Paris, Goizane Álvarez, Conchi Bellorín, Eli Ibarra, Carlos Sergio Atxotegi, Paqui Méndez Martínez, Ixa Rodriguez, Estrella Mata eta Eva Moral Pedrero.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu