Raisa Alavaren kartelak iragarriko dau 2023ko Frantziako Tourra
2022-10-28 12:21 Kirola2023ko Frantziako Tourrak hiru etapa izango ditu Euskal Herrian garagarrilaren 1etik 3ra.
Tradizinoa da Frantziako Tour bakotxerako kartel bakarra egitea eta, esangura horretan, Euskal Irudigileen Alkarteak deialdia egin eban Eusko Jaurlaritzeak eskatuta, posterrak euskal sortzaile baten sinadurea izateko.
Lehenengo fasean sei izen aukeratu zituen euren proposamenak papel gainean jarteko: Dani Maiz, Iñaki Landa, Char-Lee Mito, Aitor Aretxabaleta, Sandra Garayoa eta Raisa Álava. Horreen guztien artetik Raisa Alavaren kartela aukeratu eben.
2023ko Frantziako Tourrak hiru etapa izango ditu Euskal Herrian garagarrilaren 1etik 3ra (Bilbo-Bilboa, Gasteiz- Donostia eta Amorebieta/Etxano - Baiona).
Munduko bizikleta-lasterketarik gogorrena Bilbon hasi eta Parisen amaituko da garagarrilaren 23an.
Epaimahaia:
Diane Danna (Brand manager / representing Le Tour de France).
Philippe Sudres (Communication Director / representing Le Tour de France).
Sixtine Davout (Head of 360 Communication / representing Le Tour de France).
Joan Negrescolor (Representing Basque Professional Illustrators Association. Barcelona, Spain).
Mayumi Otero (Studio Icinori - Marseille, France).
Raphaël Urwiller (Studio Icinori - Marseille, France).
Beatriz Herráez (Museum of Contemporary Art of Basque Country Artium Museoa Director /Representing Basque Government).
Mikel Gurutzeaga (Basque Government).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!