Bizkaia izango da 2030eko Munduko Euskal Pelota Txapelketako egoitzea

Bizkaie! 2022-10-28 08:21   Kirola

Bizkaiak ez dau Munduko Euskal Pelota Txapelketa absoluturik hartu.

Euskal Pelotaren Nazinoarteko Federazinokoaren batzordeak Bizkaiaren hautagaitzea onartu dau, Bizkaia Frontoia eta Gernika-Lumoko Jai Alai frontoiak aurkeztu dituana, Munduko XXI. Euskal Pelota Txapelketarako.

Bizkaiak 2030eko Munduko Euskal Pelota Txapelketako egoitzea izateko hautagaitza aurkeztu dau Biarritzen Nazinoarteko Euskal Pelota Federazinoaren batzordearen aurrean.

Biarritzen egunotan martxan dagoan txapelketeak Bizkaiko pelotaleku bi izango leukez 2030ean: Bizkaia Frontoia eta Gernika-Lumoko Jai Alai Frontoia. Orain arte, Bizkaiak ez dau Munduko Euskal Pelota Txapelketa absoluturik hartu.

Biarritzen gaur, urriak 28, hasiko da finalen txandea: 10, 30 metroko frontoikoak jokatuko dira, emakumezkoen gomazko paletan, gizonezkoenean, emakumezkoen frontenisean eta gizonezkoenean; 11:30ean trinketekoak, eskuz banakako xare eta esku-huska; 15:00retan, trinketekoak larruzko paleta, emakumezkoen gomazko paleta eta gizonezkoenean; eta iluntzeko 20:30ean, trinkete eskuz binakakoak. Txapelketea zapatuan amaituko da: 10:00etan, 36 metroko frontoiko finalak (eskuz binaka, buruz burukoa, larruzko paleta, pala motza), eta 15:00etan, pelota egokituko eta 54ko frontoikoak (gizonezkoen zesta-punta eta emakumezkoena).

Aurten, orain arteko errekorra ezarriz, 360 kirolari, 30 epaile eta 360 partidu jokatuko dira. Lehenengoz sartuko da frontball modalidadea eta emakume zestapuntalariak be ikusteko aukerea egongo da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu