BBK Klimea: Odile Rodriguez de la Fuente eta Evelyn Segura, Bilbon
2022-10-21 08:11 KirolaZikloa urriaren 24an eta 25ean izango da BBK Salan, 19:00etan.
Klima Aldaketearen kontrako Nazinoarteko Egunagaz (Global Climate Action Day) bat eginez, BBK Klima Zikloaren bigarren edizinoa hasiko da urriaren 24an, BBK, EITB eta Mendi Film Festivalen arteko lankidetza-hitzarmenari esker. Zikloa urriaren 24an eta 25ean izango da BBK Salan, 19:00etan.
BBK Klima Zikloak alerta global bati ikusgarritasuna emon gura deutso eta hizlari ospetsuen bitartez egingo dau hori, adibidez, Odile Rodríguez de la Fuente eta Evelyn Segura izango dira bertan, gai horretan ezagutza handia dabenak. Berbaldiez gan, klima-aldaketeari buruzko film dokumental bi eskainiko ditue: batetik, kutsadura industrialak itsasoan dituan ondorioei buruzko dokumental hunkigarri eta saritua, Blue; bestetik, estreinau barria dan The Water Guardians izeneko saila, persona inspiratzaileek tokiko ekimenen bidez ura babesteko egiten daben lana erakusten dauena.
BBK Salan egingo dan dokumentalen sustapen-proiekzinoaz gan, EITBren kanaletan emongo dira #EKIN_klima kanpainearen esparruan. Kanpaina horren bidez, EITBk euskal gizartearen arretea biztu gura dau klima-larrialdiaren aurrean erreakzionau eta jarduteko premineaz.
Urriak 24: Odile Rodriguez De La Fuenteren berbaldia.
Astelehenean, urriaren 24an, 19:00etan, Odile Rodríguez De La Fuenteren berbaldia izango da BBK Salan eta klima-aldaketeak gizateriari dakartsozan erronkak berak egiten dituan ahaleginak konpartiduko ditu publikoagaz.
Natureari buruzko ezagutzak zabaltzeko bokazinoa umezaroan jaio jakon, aitaren indar inspiratzaileak eraginda. Cum Laude lizentziaduna Biologia Zientzietan eta Zinema Produkzinoan USCn (Los Angeles). Washington DCn emon zituan urte batzuk, National Geographic-en egoitzan lan edo beharrean. 2004an, Félix Rodríguez de la Fuente Fundazinoa sortu eta 15 urte baino gehiagoz izan zan fundazinoaren zuzendaria. Hainbat euskarritan (aplikazino, erakustaldi, aldizkari, online plataforma, dokumental, liburu eta konsumo-produktuetarako berme-marka eta bestelakoetan) zientzia eta ingurumen-gaiak jendartean zabaltzeko proiektuen buru izan da. Hizlaria da eta hainbat komunikabidegaz kolaboretan dau. Konserbazinoagaz modu aktiboan lotuta jarraitzen dau, hainbat aholku-batzorde eta lan-taldetan parte hartuz eta Rewilding Europe erakundearen patronatuko kide da; argitaratu barria dau: Félix. Un hombre en la tierra.
Urriak 24: The Water Guardians dokumentala.
Berbaldia amaitu ondoren, Cedric Leprettre, Basile Rose eta Alex Gary zuzendarien The Water Guardians, 2021 (52') dokumentala eskainiko dabe; munduaren inguruan bidaia bat egiten da, gure baliabide baliotsuena eta gero eta urriagoa dan uraren alde jarrera bat hartzea aukeratu daben persona arruntak ezagutzeko.
Hiru pertsona inspiratzaile, tokiko ekimenen bidez ura babesteko lanean dabizenak, ezagutzeko aukerea izango dau jenteak: Yanik itsas uraren nekazaria Eskozian, Sonam izotz-aztia Ladakh-en eta Philippe humanista agronomoa Marokon. Hareen herrialdeen despopulazinoa eta immigrazinoa arintzea eta eboluzinoa bultzatzea helburu daben ekimenak.
Urriak 25: Evelyn Seguraren berbaldia.
Hilaren 25ean, martitzenean, 19:00etan, BBK Salan, Evelyn Segurak, bokazinoz biologoa eta izakeraz zientzia-komunikatzailea danak, berbaldia emongo dau: El poder de las historias. Cómo salvar la biodiversidad a través del storytelling.
Itsas gaiak maite ditu Segurak, baina lur orotakoa da praktikan. Konserbatzailea da idatzi, kontau eta ilustrautako istorioen edertasunaren bidez. Espainiako Telebistako La 2 kateko ¡Qué animal! zientzia-dibulgazinoko programearen aurkezlea da. Telebistako hainbat saiotan kolaboretan dau, besteak beste, La Sextako Aruser@s magazinean eta RNEko El gallo que no cesa irratsaioan. Adaptarse o morir, los secretos de la naturaleza para sobrevivir en el mundo animal (Paidós argit.) liburuaren egilea be bada.
Urriak 25: Blue dokumentala.
Berbaldiaren ostean, Australiako Blue [2017, (76')] dokumentalaren proiekzinoa hasiko da, Karina Holden zuzendariarena da eta ozeanoaren sakonerea erta bertako faunea aztertzen ditu. Zinta honek hainbat espezieren habitata suntsitzea ekarri daben aldaketa ekologikoak, industria-kutsadurak eragindakoak, erakusten ditu.
Lucas Handley itsas biologo eta aktibisteak azaltzen dauen legez, gure ozeanoek arazoak ditue eta bada ordua baliabide mugabako leku eta zabortegiak dirala pentseteari ixteko.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!