Euskerazko lanik onenak Euskal Zine Bilerako Sail Ofizialean

Bizkaie! 2022-10-18 09:44   Zinemea

Urriaren 20tik 22ra ikusi ahal izango dira Lekeition.

'Benitoren Bizitza Maitasunaren Indarrez' (Josi Sierra), Zine Bileraren bultzatzaile nagusiari eskainia | Ikusi handiago | Argazki originala

Dana prest dago Lekeition 45. Euskal Zine Bilerari ekiteko. Eguenean, urriak 20, hasiko da euskerazko zinemagintzeari eskainitako jaialdia eta, antolatzaileek azaldu dabenez, aurten hogei film lehiatuko dira Sail Ofizialean. Azkenaldion euskeraz egindako pelikularik onenak ikusi ahal izango dirala dinoe.

Jaialdia bera hilaren 20tik 23ra egingo dan arren, Sail Ofizialeko film laburrak hiru egunetan proiektauko ditue, 20tik 22ra. Saio bakotxean, pelikula parte-hartzaileetako batzuk erakutsiko ditue, eta barriketaldia egongo da ondoren, Gentzane Agirrek eta Ibai Zabalak gidatuta eta zinemagileak konbidadu dirala.

Zuzendari ospetsuak eta amateurrak, genero eta ikuspegi ezbardinetako lanak, fikzinoak eta dokumentalak, danetarik izango dogu, aurreratu dabe Zine Bilerako arduradunek. Bost sari emongo ditue: Film onena, Zuzendari onena, Gidoi onena, Ikusleen saria eta Gazte 22 saria, azken hori 2000. urtean edo geroago jaiotako egileentzat.

Epaimahaian hiru lagun egongo dira, sariak nori emon ebazteko: Getari Etxegarai aktore eta zuzendaria; Paul Urkijo zuzendaria; eta Izaskun Urkijo arkitekto eta arte zuzendaria.

Sail Ofizialeko 20 filmak modu honetara banatu ditue hiru saioetan:

Urriak 20 (19:00)

- Benitoren Bizitza Maitasunaren Indarrez (Josi Sierra)

- Gauero (Iñigo Alkorta)

- Trumoiak (Iker Maguregi)

- Haraindiko (Alaia Sedano)

- Lanbroa (Paula Iglesias)

- Nola ikasi euskara (Juan Esteban Montoya)

Urriak 21 (19:00)

- Deserri (Imanol G. Gurrutxaga)

- Erlojupekoa (Leire Egaña)

- Erro bi (Nagore Muriel)

- Ezohikoak (Alejandra Bueno)

- Martxoaren 28a (Julen Etxebarria/Malen Nicholson)

- Noiz utziko dio euria egiteari (Guillermo Ordas)

- Polita (Eneko Muruzabal)

- Arnasa (Raul Barreras)

Urriak 22 (12:00)

- Etxean (Mikel Rueda)

- Irrits (Maider Oleaga)

- Lanbroa (Aitzol Saratxaga)

- Muga (Eñaut Castagnet)

- Vatios (David Perez)

- Berak baleki (Aitor Gametxo)

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu