'Musikearen Katebegiak' Bizkaian

Bizkaie! 2022-10-17 13:56   Musikea

Korrontzi, Kalakan, Lin Ton Taun, Sua, Niko Etxart, Kerobia, La Basu eta J Martina taldeen kontzertuak iragarri ditue.

Euskaltzaleen Topaguneak Bizkaiko Foru Aldundiagaz alkarlanean atontzen dauen ekimena da Udagoieneko Osterea eta kulturea hauspotuz euskerearen erabilerea sustatzea dau helburu.

2020 eta 2021eko programazinoa online formatuan egin ondoren, indarbarrituta eta barrikuntzaz betea dator aurtengo edizinoa. 2022ko Udagoieneko Ostereak 4 saio izango ditu eta musikea eta umorea buztartuko dira ikuskizunetan.

Musikearen Katebegiak dau izena 2022ko Udagoieneko Osterak eskainiko dauen 4 kontzertuko emonkizun bildumeak eta zemendian egingo da, lau astegoienetan Bizkaiako beste horrenbeste herritan: Bilbo, Igorre, Zalla eta Berrizen.

Zergaitik katebegiak?

Katebegiek soka beraren hari-muturrak alkartzen ditue. Bada, hori dau helburu 2022ko Udagoieneko Ostereak: Gaur egun egiten dan musikearen erroak ezagutarazo eta euskal musikagintzeak azken urteotan izan dauen eboluzinoa erakustea.

Musikearen Katebegiak-ek 4 musika estilotako lehen eta oraingo artistak taularatuko ditu oholtza berean, aitzindari izandako atzoko musikariak gaur egungo barriagoakaz batu eta entzuleari berebiziko bidaia musikala eskainiz, izan be, sasoi ezbardinetako musikearen arteko transmisinoa islatzea nahi leuke aurtengo Osterak, atzoko kantuakaz ehundu dira eta gaurko doinu asko eta asko.

Folk, rock, pop eta estilo urbanoa batuko ditu 2022ko Udagoieneko Ostereak: Musikearen Katebegiak kontzertu zikloak. Bilbok Korrontzi eta Kalakan taldeak jasoko ditu. Lin Ton Taun eta Sua, Zallak. Niko Etxart eta Kerobia Igorrek eta La Basu eta JMartina, azkenik, Berrizek.

Gainera, Jon Martinez Txiki bakarrizketariak emongo deutso eduki umoretsua kontzertuetako bakotxari, errezitalak ospakizun bihurtuz.

Kontzertu bikotxak

Talde bi izango dira egu bakotxean, belaunaldi ezbardinetako artistak guztiak, beteranoak batzuk, hasibarriak beste batzuk, baina musikearen sokeari helduta egotea da oinarria.

Saio bakotxak zati bi izango ditu eta taldeetako bakotxak 45 minutuko set propioa eskainiko dau. Txiki bakarlariaren umoreak eroango ditu entzuleak parerik bako bidaia-musikal horretara.

Katebegiak

Zemendiaren 3tik 26ra egingo da kontzertu zikloa:

 Zemendiaren 3an (Eguenean)▬Korrontzi + Kalakan Bilboko Kafe Antzokian, gaueko 21:00ean.

 Zemendiare 12an (Zapatuan)▬Niko Etxart eta Hapa Hapa + Kerobia Igorreko Lasarte Aretoan, gaueko 20:00retan.

 Zemendiaren 19an (Zapatuan)▬ Lin Ton Taun + Sua, Zallako Antzokian, gaueko 20:00retan.


 Zemendiaren 26an (Zapatuan)▬ La Basu + JMartina, Berrizko Kultur Etxean, gaueko 19:00retan.

Webgune erabarritua

Ukaezina da XXI. mendean esparru digitalak dauen garrantzia. Udagoieneko Ostereak aurreko edizinoetan bezela, webgune propioa izango dau 2022an be: udagoienekoostera.eus

Webgune erabarrituak, ekitaldi eta talde bakotxaren inguruko informazinoa eskaintzeaz gan, euskal musikearen adar ezbardinek izandako gorabeherak ezagutu deiezan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu