Ivan Zulueta zinemagilea gogoan Artium Museoan

Bizkaie! 2022-10-14 10:12   Zinemea

2023ko martiaren 5era arte ikusi leiteke Ivan Zuluetaren asaldura erakusketea.

Ivan Zuluetaren 'Arrebato' pelikulearen une bat | Ikusi handiago | Argazki originala

XX. mendeko euskal zinemagilerik berezienetako bat izan zan Ivan Zulueta donostiarra (1943-2009), arte plastikoakaz lotura estua izan eban eta inoiz ez eutsan esperimentazinoari uko egin. Haren figurea eta ekarpen artistikoa gogoratzeko, erakusketea zabaldu dau gaur, urriak 14, Gasteizko Artium Museoak, 2023ko martiaren 5era arte, Ivan Zuluetaren asaldurak izenburuduna.

Zuluetaren filmografiaren parte diran obrak ez eze, arte grafikoetan egindako lana eta beste material batzuk be batu ditue erakusketan, baita zinemagileagaz hartu-emonak izan zituen personei egindako alkarrizketak be. Horreen guztien bidez, Zuluetak irudiaren inguruan egin eban esperimentazino etenbakoan oinarritutako unibersoa aztertzen da erakusketan.

Pintura eta marrazkigintzatik hurreko planteamenduak erabilita, zinemearen mugak aztertu zituan Zuluetak, irudiak dituan misterioak argitzeko asmoz. Eguneroko bizitzan egindako etena zan zinemea haren ustez, amesetarako eta pentsamendurako eremua. Filmografia laburra baina aitagarria da Zuluetarena eta zinemea bera da, hain zuzen, lantzen dauen gai nagusietako bat.

Pop, glam, punk eta beste mobimendu batzukaz izandako alkarreragin biziak be Zuluetaren sormen-prozesu esperimentala baldintzatu eban. Bera izan zan mobimendu anglosaxoi hareen lehen ordezkarietako bat 1960ko eta 70eko hamarkadetako Donostian eta Madrilen, underground edo kontrakulturea deiturikoaren protagonista nabarmena.

Espainiako Filmategiaren laguntzinoagaz atondu dau Artiumek erakusketa hau. Komisarioa Xabier Arakistain da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu