‘Erase una vez en Euskadi' aurkeztuko dabe Bilbon
2022-10-11 13:20 ZinemeaUrriaren 11n, aperitibo berezia, 19:30ean, 4. Golem zinema-aretoan.
Manu Gómez Arrasateko zuzendariaren lehen film luzea da (Gipuzkoako herri horretara emigrautako granadarren semea, zuzendaria bere umezaroko agertokietara bueltau da 80ko hamarkadan Euskadin hazitako lau umeren nerabezarorako saltoa irudikatzeko) eta bertan, erradiografia soziopolitiko gogorra eta kolorez, bizitzaz eta dibertimenduz betetako umezaroko gomutak buztartzen ditu.
Zinexit Zinema eta Giza Eskubideen Erakusketearen hamabigarren edizinoa da aurtengoa eta duintasuna eta oinarrizko eskubideak errespetetako aldarrikapena dakarren pelikulea ikusiko dabe zaleek.
Eusko Jaurlaritzako Biktimen, Giza Eskubideen eta Aniztasunaren Zuzendaritzeak atontzen dauen zinema-ziklo honen XII. edizinoa zemendiaren 21etik 25era izango da.
Gidoiaren egilea be badan errealizadoreak adierazo dauenez, 'ez dot erradiografia soziopolitikoa egiteko asmorik izan, baina ezinezkoa da ebitetea; Euskal Herrian erretratautako mundu gris horretatik iges egin gura izan dot, nire umezaroa kolorez, bizitzaz, dibertimenduz beteta dagoalako”. Filmak, 12 urteko lau lagunek bizitako gauza txikien bidez, 80ko hamarkadan euskal udalerri askotan bizi izandako errealidade soziala erakusten deusku.
Filmean parte hartzen daben aktoreen zerrendan dagoz Vicente Romero, Luis Callejo, Marian Álvarez, Ruth Díaz eta Yon González, besteak beste, Hugo García, Aitor Calderón, Asier Flores eta Miguel Rivera umeak ahaztu barik.
Kontuak kontu, bertaratzea librea eta dobakoa da edukierea bete arte eta gonbidapenak txartelgian jaso ahal izango dira ordubete lehenagotik. Ondorengo barrketaldian Manu Gómez zuzendaria izango da eta aurkezpena Iban Garate kazetariak egingo dau.
Giza eskubideei buruz hausnartzea
Monika Hernando Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubide, Biktimen eta Aniztasunaren zuzendariak adierazo dauenez, gure etorkizunari buruz zeozelako ziurbakotasuna erakusten deuskuen momentuak bizi ditugu. Aldaketa handien, lekuan lekukoak eta globalak, aurreko bildurrak sentimendu kolektiboa dira baina geldiarazo beharrean, mobilizazinorako bultzadea izan behar dau, lortutakoaren defentsan eta pertsona guztien eskubide-bardintasunaren aldeko eraldaketa positiboak sortzen jarraitzeko burrukan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!