Arantxa Echeverriaren 'Carmen y Lola' filmak edegiko dau Euskal Filmategiaren zikloa
2022-10-11 08:56 Zinemea2018ko Canneseko Zinemaldian estreinau eben.
Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoak, Artium Museoak, datorren eguenetik aurrera (urriak 13), Euskal emakume zinemagileak euskal zuzendarien lanei eta talentuari balioa emon gura deutsen zikloa Euskal Filmategiaren zikloaren bigarren denboraldiko proiekzinoak hartuko ditu. Saioak Carmen y Lola Arantxa Echeverriaren filmagaz hasiko da. 2018an estreinau eben Cannesko Zinemaldian eta Goya sari bi irabazi zituan. Bigarren edizino honetan, Cineastas vascas filmak zortzi gehiago erakutsiko ditu urria eta abendua bitartean, Pedro Olearen omenezko saio berezi bat ospatzeaz gan.
Carmen y Lola pelikulan Carmen nerabe kitanu bat da, Madrilen kanpoaldean bizi dana. Beste edozein emakume kitanuk lez, belaunaldiz belaunaldi jazoten dan lez, aurreikusteko moduko bizimodua izango dau: Ezkondu eta ahalik eta ume gehien hazi. Baina, halako batean, Lola ezagutuko dau, oso arrunta ez dan kitanu bat: Unibersidadera joateko amesa dauena. Arantxa Echeverriaren filmak Cannesko Zinemaldiko Errealizadoreen Hamabostaldian parte hartu eban, mundu mailako estreinaldia izan zan eta 9 Goya saritarako izentau eben 2019an. Sari bi irabazi zituan: Zuzendari brri onenarena Echeverríarentzat eta antzeztaldeko emakumezko aktore onenarena Carolina Yusterentzat.
Carmen y Lola-ren ondoren, Mujeres en pie de guerra (Susana Koska, 2004) eta La higuera de los bastardos (Ana Murugarren, 2017) filmek Espainiako Gerra Zibilerako bidaia izango dabe ardatz: lehenengoaik, faxismoaren kontra ebizen emakumeen testigantzen bidez eta bigarrenak, barriz, Ramiro Pinillaren La Higuera eleberria abiapuntutzat hartuta. Ione Hernándezek % 1 esquizofrenia (2006) dokumentala aurkeztuko dau, gaixotasun mental honen inguruko aurreretxiak ezabatu nahi dituan lana. Era berean, Esther Pérez de Eulatek hartu-emon publikoentzat kaleak agertoki lez dauen balioa aldarrikatzen dau Poética Pública PLAZAn (2010).
Etiopiara joango den euskal misiolari baten eta bere alabeari etorkizun hobea eskaintzeko Euskal Herrira etorriko dan gazte etiopiar baten bizitza paraleloak batzen ditu Toda la vida del mundo (Nuria Ruiz Cabestany, 2010) lanak. Maru Soloresek be lehen umezaroari eta, batez be, amatasunari erreparetan deutso Aztarnak filman (2021). Bestalde, Anderea film luzeak (Yolanda Mazkiaran, 2020) Mariren personaia mitologikoari buruzko galderak egiten ditu orainetik. Amaia eta Aitor Merino anaiek Asier ETA biok (2013) filman adiskidetasun baten istorioa dokumentau dabe.
Azkenik, eskolako-saioetan Lucius Dumben berebiziko bidaia (Maite Ruiz de Austri, 2013) erakutsiko dabe, zientzia fikzinoaren bidez giza eskubideen alde egiten dauen animazinoko pelikulea.
Egitaraua Gasteizko Artium Museoan:
- Urriak 13 Carmen y Lola
- Urriak 20 Mujeres en pie de guerra
- Urriak 27 La higuera de los bastardos
- Zemendiak 3 El bosque del lobo eta Zonbi eguna
- Zemendiak 10 1 % esquizofrenia
- Zemendiak 17 Poética Pública PLAZA
- Zemendiak 24 Viaje de ida y vuelta
- Abenduak 1 Aztarnak
- Abenduak 8 Anderea
- Abenduak 15 Asier ETA biok
Egitaraua Donostiako Tabakaleran:
- Urriak 14 Carmen y Lola
- Urriak 21 Mujeres en pie de guerra
- Urriak 28 La higuera de los bastardos
- Zemendiak 3 El bosque del lobo eta Zonbi eguna
- Zemendiak3 Lucius Dumben berebiziko bidaia
- zemendiak 11 1 % esquizofrenia
- Zemendiak 18 Poética Pública PLAZA
- Zemendiak 25 Viaje de ida y vuelta
- Abenduak 2 Aztarnak
- Abenduak 9 Anderea
- Abenduak 16 Asier ETA biok
Pedro Olea
Euskadiko Filmategiak Pedro Olea, euskal zinematografiaren oinarrizko zuzendaria omenduko dau zemendiaren hasieran, Gasteizen, Donostian eta Bilbon egingo diran saio berezi batzuekaz. Egileak El bosque del lobo (1970) film klasikoa, bildurrezko zinemeagazko gustua erakusten dauen filma eta Zonbi eguna (2015), Olearen film labur dibertigarria, erakutsiko ditue.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!