Athletic Club - Chivas, talde bilbotarraren 125. urteurrena ospatzeko
2022-10-11 08:29 KirolaTalde biak ez dira sekula Bigarren Mailara bajatu.
Athletic Club taldearen 125. urteurrena datorren urtean izango da, 2023an; efemerideak, Clubaren sorrerea eta, batez be, futbolaren munduan dauen nortasun aparta eta indartsua gogoratzeko balioko dau. 125. urteurrenaren ospakizunen atariko, Athletic Clubek Gernikako Arbola Saria atondu dau talde berezi bategaz: Guadalajarako Chivas Rayadas, ehun urte baino gehiago dituan eta jokalari mexikarrakaz jokatzen dauen kluba. Sari berezi honen irabazlea nor dan partidu bi jokatuta erabagiko da. Joanekoa San Mamesen izango da abenduaren 11n, domekan, arratsaldeko 19:00etan, Munduko Txapelketearen ondorioz egingo dan geldialdia aprobetxauta; bueltakoa, Guadalajarako Akron estadioan izango da, 2023ko garagarrilaren 16an.
Jon Uriarte Athletic Clubeko presidentearentzat, ohore handia da Chivas San Mamesen hartu ahal izatea, hain berezia izango dan neurketan, 125. urteurrena ospatzeko ekitaldien atariko.
Amaury Vergara Chivaseko presidenteak adierazo dauenez, futbolaren komunidadearentzat oso mezu indartsua da neurketa hau: talde bi honeek eure jentearen talentuan, tradizinoetan eta balioetan sinisten baitabe.
Gernikako Arbola Saria
Saria aparteko talde biren arteko lehia da, euren kirol-politikea gidatzen dauen lurraldetasun-printzipioak lotzen dituanak. Printzipio hori ohikoa izan zan futbolaren jatorrian eta oraindino be irauten dau kirol amateurrean, baina XXI. mendean salbuespena da. Athletic Club eta Chivas mundu mailako klub bikainak dira eta hori guztia kontuan izanda, neurketa bita erabagiko dan lehia hau txapelketa erakargarria izango da: Erakargarria, goi mailako talde indartsu biren arteko norgehiagoka dalako eta hunkigarria, kirol arlotik harago loturea daben ehun urtetik gorako talde biek lehen aldiz neurtuko dituelako indarrak, izan be, Guadalajarako uriaren sortzaileetako bat Cristobal de Oñate euskalduna izan zan eta beste euskaldun bat, Miguel de Ibarra, bertako lehen alkateetako bat izan zan; batzuek dinoenez, uriaren armarriko arbolea Gernikako arbolan inspirauta dago eta, horregaitik, klub biek adostu dabe lehiari Gernikako Arbola Saria deitzea.
Ehun urtetik gorako talde historiko bi
Kirol arloko antzekotasunak dira Athletic eta Chivas gehien lotzen dituenak. Ez dira inoiz Bigarren Mailara bajatu eta hareen palmaresak garaikurrez beteta dagoz. 1906an sortua, Club Deportivo Guadalajara, Chivas izenez ezagunagoa, futbol mexikarraren historian titulu gehien irabazi dituan talde bietako bat da. 40 miloe jarraitzaile baino gehiago ditu herrialdean, AEBetan eta munduan. Athletic Clubek birritan egin deutsoio aurre bere historian zehar Mexikoko futbol selekzinoari eta Latinoamerikako zortzi klubakaz be neurtu ditu indarrak; halan da be, orain arte ez dau aukerarik izan bere arerio mexikar antzekoenaren kontra jokatzeko, Guadalajarako Chivas Rayadas taldearen kontra, hain zuzen be. Beraz, klub bietako zaleentzako partidu interesgarria, erakargarria da eta ordaindu bako zor bati aurre egiten deutso: ozeano batek bereizitako baina euren lurraldearen eta jendearen aurrean daben maitasunak lotzen dituan talde bi batzea.
Bueltako partidua, Mexikon, 2023ko garagarrilaren 16an
Gernikako Arbola Sariko itzulerako partidua Mexikon jokatuko da, 2023ko garagarrilaren 16an. 2010ean inaugurautako Akron estadioan jokatuko da neurketea, Chivas eta Chicharitoren Manchester United taldeen arteko partiduagaz. Bueltako partidu horren ostean erabagiko da irabazlea.
Athletic Clubek eta Chivasek euren nazinoartekotze-estrategiaren barruan kokatzen dabe Gernikako Arbola Saria. Hemendik aurrera be alkarregaz lan egiten jarraituko dabe klub bien arteko esparru-akordio bat diseinau, kirol, gizarte, ekonomia eta erakunde-esparruak barrubatuko dituana.
Sarrerak bazkideentzat, Gazte Abonoentzat eta Club Athleticeko kideentzat salgai
Gaur bertan hasi eta urriaren 30era arte, epea irekiko du bazkideek sarrerak eros dezaten, prezio murriztuan, 13 eurotan zelaiko edozein tokitan. Bazkide bakoitzak gehienez bi sarrera erosi ahal izango ditu prezio horretan.
Bazkideentzako sarrerak
Urriaren 30era arteko epea dago bazkideek sarrerak erosi deiezan, prezio murriztuan, 13 euroan zelaiko edozein lekutarako. Bazkide bakotxak gehienez sarrera bi erosi ahal izango ditu prezio horretan.
Sarrera horreek Clubak atondutako 'familia-kit'-aren bidez erosi daitekez: Helduentzako sarrerea 13 euroan erosi ahal izango da eta umeentzakoa (14 urte artekoentzat) 8 euroan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!