'Irati' eta 'Unicorn Wars', Sitgeseko Fantasia Zinemaldian

Bizkaie! 2022-10-10 09:21   Zinemea

Sail Ofizialean lehiatuko dira biak.

Fantasiazko zinemearen generoan erreferentziazko jaialdia da Kataluniako Sitges Film Festival. Urriaren 6tik 16ra egiten dabiz 55. edizinoa, eta euskal produkzino bik hartuko dabe parte: Paul Urkijoren Irati-k eta Alberto Vazquezen Unicorn Wars-ek. Sail Ofizialean dagoz biak.

Jaialdiko publikoak dagoeneko izan dau aukerea euskal pelikula biak ikusteko. Unicorn Wars zapatuan proiektau eben eta Irati domekan. Sariak irabazteko hautagai dira, baina mundu zabaleko produkzino indartsuak dagoz lehian.

VIII. mendeko Euskal Herrira eroango gaitu Paul Urkijoren Irati-k. Aurreko lanetan egin dauen lez, euskal mitologian eta kontakizunetan oinarritzen da, baina oraingoan historiaren sasoi ilunetan kokatu dau pelikulea. Itziar Ituño, Eneko Sagardoy eta Edurne Azkarate dira aktore nagusiak.

Jaialdirik jaialdiko ibilbidea egiten hasi da Irati. Zinema-areotetan, baina, ezin izango dogu ikusi 2023ra arte, zezeilean estreinauko dabelako.

Gerrearen kontrako kontakizuntzat aurkeztu dau Alberto Vazquezek Unicorn Wars animazinozko lana. Pelutxezko hartzak protagonista diran arren, istorio gogorra eta latza da, hartzen helburua dalako munduko adarbakar guztiak akabatzea. Gizarteaz eta gorrotoaz gogoetea egiteko bitartekoa da. Urriaren 21ean estreinauko dabe aretoetan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu