Ikusleak pozik 'El vasco' filmaren estreinaldian
2022-10-07 08:39 ZinemeaZinema-aretoetan dago ikusgai El Vasco.
El Vasco filmak, Jabi Elortegi bermeotarraren bigarren film luzeak, harrera bikaina izan eban Donostiako Zinemaldian. Filmak euskal zinemeari eskainitako Zinemira saila inaugurau eta publikoak txalo zaparradea eskaini eutson. Komedia izanik filmak barrea eragitea normala da baina Mikel, jaioterritik igesi Argentinako herri galdu bateko Euskal Herri txiki batean biziko dan gaztearen istorioak, barre algarak eta emozinoa be piztu zituan. Filmak jorratzen ditu diasporea, memoria, topikoak, familia eta erbestea, komediari ikutu dramatiko hunkigarria emoten deutsenak.
Ikusleen artean euskal diaspora argentinarreko kide asko egozan, gaur egun Euskal Herrian bizi diranak eta proiekzinoa amaitzean ez eben arazorik izan euren eretxiak eta, batez be, emozinoak aretoan egozan filmeko egileakaz konpartiduteko. Euren jatorrizko herriagaz harro, parte hartu ebeneko euskal etxearen izena aitatzen eben; giro ederra sortu zan eta zuzendaria be zur eta lur geratu zan.
Joseba Usabiaga da filmeko protagonista eta, besteak beste, Eduardo Blanco, Itziar Aizpuru, Inés Efron eta Laura Oliva ditu lagun, baita Itziar Ituño be, kolaboratzaile berezi. Euskal etxeetako kide askok be parte hartu eben eta dagoeneko estreinau da Europako areto komertzialetan.
Bizkaian, Basauriko Social Antzokian, urriaren 7, 8, 9 eta 10ean ikusi ahal izango da. Erosi sarrerak hemen.
2023ra arte itxaron beharko da Argentinako zinema-aretoetan gozau ahal izateko.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!