27. Zinemakumeak gara!

Bizkaie! 2022-10-05 12:11   Zinemea

Urriaren 17tik 28ra.

Gaur, urriak 5, Zinemakumeak gara! - Emakumeek zuzendutako zinema-erakusketearen 27. edizinoko jarduera-programea aurkeztu dabe Bilboko BBK Aretoan. Bertan izan dira Nekane Alonso, Bilboko Udaleko Bardintasun Saileko zinegotzi ordezkaria, Patricia Campelo, Bizkaiko Foru Aldundiko Bardintasunerako zuzendari nagusia, Ana Gutiérrez, Zinemakumeak gara!-ko zuzendaria eta Maider Goikoetxea, aurtengo kartelaren diseinatzailea.

Bilboko Emakumeek zuzendutako zinema erakusketan programazinoak, atzera begirakoak, berbaldiak, tailerrak, zinema politikoaren ziklo bat, arazo politiko eta sozialei buruzko bidebakokerien inguruan hausnartzen eta salatzen lagunduko deuskuenak eta Pantaila Handia/Pantalla Grande sail barri bat, 2022ko filmak erakustekoa, nazinoarteko zinemaldi onenetatik pasautakoak eta Bizkaiko estreinaldiak diranak.

Edizino honetan izango dira film labur eta luzeen proiekzinoak, zinema politikoaren ziklo bat, tailerrak, mahai-inguruak eta euren filma aurkezten eta publikoagaz hartu-emonak izateko gonbidautako emakume zuzendariakaz topaketea.

Erakusketea urriaren 17tik 28ra bitartean egingo da Bilboko hainbat gunetan eta astebete geroago Bizkaiko Basauri, Portugalete, Zalla eta Balmaseda herrietan zabalduko da.

9 film labur, film ertain bat eta 13 film luze erakutsiko ditue, horreetatik 9 aurten Málaga, Berlín, Locarno, Cannes, Sundance eta Donostiako zinemaldietan izandako estreinaldiko filmak.

Aurten Helena Taberna eta Cecilia Bartolomé zinemagilen filmografia erreibindiketan daben atzera begirako bi izango dira erakusketan.

Aurtengo Simone de Beauvoir saria Helena Taberna eta Cecilia Bartolomé zuzendari eta gidoilariei emongo jake, izan daben ibilbide zinematografiko bikaina eskertzeko.

Helena Taberna izango da geugaz, saria jasoteaz gan bere atzera begirakoa inaugurauko dauelako.

Erakusketan parte hartuko daben izen propioen zerrendan, besteak beste, honako honeek izango dira: Andrea Bagney (Ramona) Carolina Astudillo (Canción de una dama en la sombra), Zaida Carmona (La amiga de mi amiga), Ana Bravo komikoa eta, amaitzeko, hainbat hizlari izango ditugu: Maitane Valdecantos, Ainhoa Bolaños, Julene Aranburu eta Zaida Carmona, (H)emen alkarteagaz eta EHGEP - Euskal Herriko Gidoigileen Alkarte Profesionalagaz lankidetzan.

Disidentziatik sortu. Beste kontakizun filmikoa izeneko tailerra Ainhoa Rodríguez zuzendariak emongo dau (Destello Bravío).

27. edizinoko kartela

Maider Goikoetxea euskal diseinatzaileak sinbolo zaharren esangureagaz olgau dau irudigintza ezagun eta erraza sortzeko asmoz

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu