Eneko Condek irabazi dau munduko txapela III. Bilbao Petronor Eko Rallyan
2022-10-03 08:30 KirolaCondek eta Sergnese nagusitu dira Kia e-Soul kategorian.
FIA Eco Rally Cup Energia Alternatiboen Munduko Txapelketeari jagokozan Erregulartasun eta Konsumo kategorietako azken konbinazinoan nagusitu dira.
Energia Alternatiboen Espainiako Lehiaketearen kasuan, irabazleak José Manuel Pérez Aicart eta Javier Herrera izan dira, Hyundai Kona ibilgailua erabili dabelarik.
Santiago Sánchez eta Francisco Javier Ortega (Toyota RAV4) zein José Antonio eta Aday Luján (Renault Clio e-hybrid) izan dira irabazleHibrido Entxufagarrien eta Ez-entxufagarrien kategorietan, hurranez hurran.
Pedro Morais eta Silvia Coutinho (BMW i3) onenak izan dira atzo hiru euskal lurraldeetako errepideak zeharkatu zituan etapa berezian eta lehen Euskadi Basque Country Trofeoa irabazi dabe.
III. Bilbao Petronor Eko Rallyaren hirugarren edizino honetan lehiatu diran 52 ibilgailuek 500 kilometroko ibilbidea egin dabe etapa bitan gidatze eraginkorra nahiz batez besteko abiadurak eta guztizko konsumoak puntuetako.
Lehiaketatik kanpo, Carla Álvarezek eta Daniel Remonek (Hyundai Kona) irabazi dabe urigunean egindakio Bilbao 30 gidatze jasangarriaren probea.
Norgehiagoka Bizkaiko Motorzaleen Errege Alkarteak atondu dau Bilboko Udalaren eta Petronor-en babesari eta Basquetour, Ibil eta Albaren lankidetzeari esker.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!