Elena Loyo Basque Teameko atleteak irabazi dau Donostiako maratoi erdia
2022-10-03 07:40 KirolaLoyok ordubete, 13 minutu eta 12 segundo behar izan ditu helmugaratzeko.
Elena Loyo berak adierazo dauen lez, Munichen abuztuan jokatutako Europako Txapelketan 18. postua eta taldekako zidarrezko dominea irabazi arren, lehiaketeak ez eustan aparteko indarrik emon; Donostian eginako maratoi erdian, ostera, arabarrak, irabazteaz gan, gozau egin dau.
Emakumezkoen probak emozinoa izan dau ibilbidearen zati handi batean. Elena Loyo hasieratik indartsu ibili dan arren, Laura Mendezek, Munichen beragaz zidarra irabazi eban selekzinoko kideak, probearen zati handi batean lagundu deutso.
Loyok hasieratik ezarritako erritmo altuari eutsi deutso eta, ondorioz, Pelayo atzean itxi dau lehenengo eta Laura Mendez azken kilometroetan. Elena Loyo ordubete, 13 minutu eta 12 segundoan helmugaratu da, Laura Mendez 50 segundora eta Irene Pelayo 3 minutu eta 38 segundora.
Asko gustetan jat uri honetan korrika egitea eta zaleak upealakoak dira, adierazo dau irabazleak.
Gizonezkoen lasterketan Ayad Lamdasse izan da onena, ordubete, bi minutu eta 48 segundoko denporea behar izan dauelarik, ondoren Javi Guerra helmugaratu da, 11 segundora, eta gero Fernando Carro, minutu bat eta segundo batera.
Elena Loyo - Ametzaga-Zuia (Araba), 1983-01-11
Prestakuntzaz injineru teknikoa da eta hainbat lan buztartu ditu urteetan, horreen artean modelo lanak (2005ean Miss Araba izan zan) eta geroago atletismoari ekin eutson. Loyo 27 urtegaz hasi zan kirol horretan herri lasterketak egiten eta hamar urte behar izan ditu goi mailara heltzeko.
Gauzak holan dirala, Santutxuko Bilbao Atletismo taldeko kirolariak palmares potoloa eskuratu dau. Azpeitian irabazi eban lehenengoz eta ordutik ez da geldi egon, garaipenen zerrendea handitu eta 2013an, Gasteizko Maratoi Erdia irabazita euskal atleta onenen zerrendan sartu zan.
Denporaldi bat aurrerago, Arabako markarik onena ezarri eban maratoian eta 10 kilometroko Euskadiko Txapelketea irabazi eban 2016ko bagilean. Urtebete aurrerago, bigarren sailkatu zan maratoi erdiko Espainiako Txapelketan.
2018an emoitza horixe bera errepetidu eta Master kategorian txapeldun izan zan. Gainera, Glasgowen jokatutako Europako Txapelketan parte hartzeko txartela lortu eban. 2019. urtea oparoa izan zan Loyorentzat, izan be, Espainiako maratoi erdiko txapelketea irabazi eban.
2020ko abenduan, Valentziako maratoian 2:28:25 egin eban, Tokioko Jokoetan lehiatzeko eskatzen eben gitxienekoa, hain zuzen be. Japoniako uriburuan, Loyok 29. postuan maitu zuen lehen parte-hartze olinpikoa, denporaldiko markarik onena lortuz (2:34:38) eta Europako rankingean hamargarrena izanez.
2022an, Munichen jokatutako Europako txapelketako maratoian lortutako 18. postua nabarmendu da; bertan, 2:34:56ko denpoera egiteaz gan, zidarrezko dominea eskuratu eban taldeka.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!