Nadia Erostarbe Huntington Beacheko Munduko Txapelketako final-laurenetan sartu da
2022-09-22 08:16 KirolaGarazi Sanchez, Adur Amatriain eta Ruben Vitoria, barriz, kanpoan dagoz.
Negargarria izan da eguna euskal surflarientzat ISAko World Surfing Games-etan. Kaliforniako herrian lehiatzen ziran hiru euskaldunak, Garazi Sanchez bizkaitarra eta Ruben Vitoria eta Adur Amatriain gipuzkoarrak, txapelketatik kanpo geratu dira. Bigarren aukerakoaren hirugarren eta laugarren kanporaketei aurre egin behar eutsen hirurek, txapelketa honek eskaintzen dauen bigarren aukerea aprobetxetako, zirkuitu pribatuko probetan erabilten ez dan lehiaketako formatu berezi honen bidez, baina ezin izan dabe aprobetxau.
Adur Amatriain goizeko bederatziak eta laurenetan sartu da uretara hegoaldeko podiumean. Txandearen lehen erdian ez da olaturik izan eta lau lehiakideek pazientzia handia behar izan dabe, hamar minutu igaro ondoren heldu dan olatuen zain egoteko. Orduan burruka gogorra hasi da lau surflarien artean. Pasino handiz ekin deutse sartzen zan olatu bakotxari eta puntuazinoak oso parekoak izan dira. Amatriain bigarren postuan kokatu eta horri eusten saiatu da. Arauzko denporearen amaieran, minutu erdi geratzen zanean, Luke Dillon britainiarrak 7.67ko azken olatua surfeau eta Adur hirugarren postura eroan dau. Zarauzko surflariak Huntington Beachera joan dan Basque Teameko komunikazino taldeari ondokoa adierazo deutso: Holako porrotak sanomingarriak dira. Amatriainek ez dau pozik amaitu Munduko Txapelketa honetan izan dauen errendimenduagaz, baina badaki gaztea dala eta oraindino gauza asko dituala hobetzeko. Hurrengo helburua, ISA Munduko Txapelketea amaitu ondoren, Ericeirako Challenger Seriesetako txapelketea da, urriaren 1etik 9ra jokatuko dana.
Bederatzi eta erdiak jota heldu da Ruben Vitoriaren txandea. Adurrek lez, maila absolutuko ISA Mundialean debutau eban eta bere ibilbidea apur bat minduta amaitu dau. Bigarren aukerako hirugarren kanporaketearen barruan, olatu askorik izan ez dauen txanda bat eta gainera ez ditu aukeraketa onenak egin. Rafael Pereira venezuelarra (13.83), Dean Vandewalle belgikarra (9.7) eta Yoni Klein uhartetarra (9.53) izan ditu kontra. Ruben, 6.56ko puntuazinoagaz, laugarren postuan geratu da, txapelketan jarraitzeko aukera guztiak galduta. Behin Huntingtongo ibilbidea amaituta, Zarauzko surflariak bizpahiru aste emongo ditu Kalifornian entrenetan, ondoren Qualifying Series txapelketeari ekiteko, urriaren 18tik 23ra.
Garazi Sanchez eguerdiko ordu batak inguruan sartu da hegoaldeko podiumean lehiatzera, bigarren aukerako laugarren kanporaketeari jagokon bigarren txandan. Garazik suberte txarra izan dau, azken segundoetan kanporatua izan beharrean, txandearen amaierako bozineak jo dauenean gertatu baita. Sopelako surflaria lasai sartu da uretara: 3.33ko olatu bat eta 3.47ko beste bat surfeau ditu. Puntuazino biei esker hirugarren postuan ibili da txanda osoan. Egoerea eta geratzen zan denporea ikusita, Garazik holan jarraitzea erabagi dau, olaturik ez hartzea eta denporea agortu arte itxarotea. Halan da be, bozineak jo baino lehentxeago, Alys Barton britainiarrak, hirugarren postuan joianak, 4.75 balorautako olatua hartu eta lehen postura irabazi dau. Garazik bere lagunaren lana nabarmendu dau itsasertzean. Basque Teameko surflariak Fundazinoko komunikazino taldeari esan deutsonez, Munduko Txapelketea ondo etorri jako holako ekitaldi eta formatuakaz barriro hartu-emonetan jarteko, izan be, 2018ko Taharako Munduko Txapelketea jokatu ebanetik ez zalako horreetan lehiatzen. Burua datorren urteko maiatzaren 30etik bagilaren 7ra jokatuko dan El Salvadorreko Munduko txapelketan dauka. Han 2024ko Pariseko Jokoetarako plaza gehiago egongo dira jokoan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!