'Kepa Junkera berpiztu' dokumentala gaur eskainiko dabe Donostiako Zinemaldian

Bizkaie! 2022-09-21 10:12   Zinemea

Victoria Eugenia Antzokian, 19:30ean hasiko da EITB Galea.

Fermin Aio da zuzendaria eta Garazi Velasco zuzendariordea. Kepa Junkeraren ibilbidea, orain urte batzuk izan eban iktusak eragin eutsozan gorabeherak eta jorratu ditue ordubete eta 40 minutuko lanean. EITBren babesari esker egin dabe dokumentala.

Beste alde batetik, Joseba Martin kazetaria Kepa Junkeraren gaineko liburua idazten dabil eta okerrik ezean Durangoko Azokan argitaratzea da asmoa.

Adarra Saria

Dokumentala eskaini baino lehen, Kepa Junkerak 2020ko Adarra Saria jasoko dau, Mari Jose Rekalde artista nafarraren eskultura bat, hain zuzen be. Kepa Junkera ez da bertan izango.

Donostiako Udalak eta Donostia Kulturak sortu eben, euskal musikearen arloan aparteko garrantzia dauen artista baten lana eta ibilbidea autortzeko. Eneko Goia Donostiako alkateak 2020ko Adarra saria emongo dau, bilbotar musikariak ezin izan ebalako orduan jaso.

Proiekzino berezia

Urriaren 20an, Bilboko BBK Salan eskainiko dabe Kepa Junkera berpiztu.

David Cronenberg

Donostia Saria jasoko dau gaur, hilak 21, 22:30ean, Victoria Eugenian eta Crimes of the future filma izango da ikusgai.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu