Igaz hildako Txema Areizaga teknikariak eroango dau Zinemira Saria

Bizkaie! 2022-09-20 10:58   Zinemea

Alberto Gastesik Gelditasuna ekaitzean aurkeztuko dau Euskal Zinemearen Galan.

Loreto Mauleon ('Gelditasuna ekaitzean') | Ikusi handiago | Argazki originala

Euskal Zinemearen Galea gaur izango da, hilak 20, Victoria Eugenia Antzokian eta hor Gelditasuna ekaitzean, Alberto Gastesiren filma ikusi ahal izango da,  hartzen ez ditugun bideek be osatzen gaituela aldarrikatzen dauen drama donostiarra.

Alberto Gastesik Gelditasuna ekaitzean aurkeztuko dau Donostian bertan filmautako dramea, estiloa erakusteko bokazinoz (4:3 formatuan errodauta dago, zuri-baltzean). Loreto Mauleon, Iñigo Gastesi, Aitor Beltran eta Vera Milan buru dituan antzeztaldeak denporan aurrera eta atzera ibiliko dau ikuslea, erakutsiz, Alejandro Gonzalez Iñarrituk Amores perros pelikulan pantailaratu eban legez, galdu doguna be bagarela, hartu ez ditugun bideek be definiduten gaituela.

Beste alde batetik, igaz hildako Txema Areizaga teknikariak eroango dau Zinemira Saria eta, oro har, makinatxu bat burukomin izan dituen EPE/APV eta IBAIAk teknikarien kolektiboko teknikari guztientzako autortzea dakar aurtengo sariak

Euskal Zinemaren Irizar Saria irabazten dau Donostia Zinemaldiko edozein sailetan mundu osorako estreinautako euskal lanik onenak eta hautagai izango dira Donostia Zinemaldiko programazinoaren barruan,  gitxienez % 20 euskal produkzinoa daben eta / edo hizkuntza nagusi euskerea eta/edo euskal komunidadea gaitzat dituen film luze guztiak.

Danetara, 20.000 euro gordin irabaziko ditu filma produzidu dauenak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu