Urdaibaik eroan ditu XLVIII. El Corte Ingles estropadea eta Eusko Label Ligea
2022-09-19 10:47 KirolaEusko Labelen lankidetzaren balorazino positiboa traineruen ligan.
Eusko Label Ligeak Eusko Label markak duen nabaritasun handiari eusten eta markak babesten dituen produktuen salmentak bultzatzen lagundu du.• COVID-19aren murrizketen urteen ondoren, aurten Euskadiko elikagaien eta edarien dastatzeak berreskuratu dira fun zonen, eta zaleek Euskadiko kalidadeko elikagaiak eta edariak probau ahal izan ditue.
Eusko Label Ligaren edizio berri bat amaitu da gaur eta HAZIk eta Eusko Jaurlaritzeak ekitaldiaren balorazino positiboa egin dabe, kirol hitzordu honi esker Eusko Label zigiluagaz identifikautako kalidade ziurtatuko produktuak sustatu ahal izan diralako. Uda osoan markearen ikuspen eta nabarmentasun handia lortu da eta Eusko Labela daben produktuen salmentak handitu nahi izan dira eta egunez egun konsumitzaileek kalidade bikaineko nekazaritzako elikagaiez gozetako produktoreek egiten dabena ahalegina txalotu.
2017tik, Eusko Label nekazaritzako elikagaien eta arrantzako produktuen markeak izena emon deutso udako kirol-hitzordu nagusiari Euskadin baina pandemiak markautako azken urteetan ezin izan da fun zone bat erabili, Eusko Labela eta Euskadiko beste izen batzuk dituen produktuak probetako aukerea emoten ebana. Aurten, ostera, jarduera hori berreskuratu eta estropada guztietan izan da aukerea Euskadiko kalidadeko elikagaiak eta edariak bertatik bertara gozetako, Eusko Labeldun hegaluzearen presentzia bereziagaz.
Beraz, beste uda batez, erakundeek, arraunak eta lehen sektoreak alkarri laguntzeko indarrak batu ditue, azken finean, arraunaren eta Euskadiko kalidadeko produktuen balioek bat egiten dabelako, benetakoak dira, hemengoak, alkarlanean oinarrituak eta ahalegin handiaren emoitzea dira.
Eusko Label markeak Euskadiko goi-mailako 18 produktu ditu, bereizgarri honegaz ziurtatuta dagozanak, Eusko Labelagaz produzidutako produktuez gan.
Eusko Labelek ondoko helburuak ditu: Konsumitzaileei kalidade-maila zorrotza bermatzea, produktuen jatorria eta benetakotasuna segurtasun osoz identifiketea eta Euskadiko produktoree lana defendidu eta sustatzea.
Eusko Label produktuak dira Euskal Herriko behi-okelea, euskal baserriko oilaskoa, Euskal Herriko arkumea, baserriko txerrikia, hegaluzea eta hegalaburra, euskal baserriko arrautzea, Euskal Herriko esnea, eztia, Arabako patatea, Gernikako piperra, Euskal Herriko tomatea, Euskal Herriko barazkiak, Ibarrako piperminak, Euskal Herriko lekak, oliba-orio birjina estra, Arabako zerealak, Antxoa eta Euskadiko iturburuko gatza.
Eusko Labelagaz produzidutako produktuak: Ia Eusko Label produktu guztiek ditue elaborazinoak, baina azpimarratzekoak dira HAZIk aurkeztutako azken produktuak, besteak beste, Euskal Ogia, Euskal Gatza eta gaztaiak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!