Euskal Selekzinoak zidarrezko dominea irabazi dau sokatiran

Bizkaie! 2022-09-19 09:41   Kirola

Gizonen 560 kilokoan izan da.

Euskal tiralariak, Holtenen | Ikusi handiago | Argazki originala

Amaitu da 2022ko Munduko Sokatira Txapelketea, Herbehereetako Holten herrian. Euskal ordezkariek domina bi irabazi ditue, bat kluben alorrean eta bestea selekzinoen arteko lehian. Eguenean, Laukizko Gaztedik urrea irabazi eban eta zapatuan, gizonen 560 kilokoan, Euskal Selekzinoak zidarra ekarri eban etxera.

Kluben txandea amaitu eta gero, astegoienean mundu guztiko selekzinoak ibili dira nor baino nor, baina euskal tiralariak finaletatik urrun ibili dira, 560koan izan ezik. Kategoria horretan final gogorra jokatzea egokitu jaken zapatuan, Suitzaren kontra, eta arazoak izan zituen falta edo huts teknikoakaz. Azkenean, beraz, bigarren lekuagaz konformau behar.

Selekzinoaz gan, Gaztedi, Mutriku eta Goiherri klubak lehiatu dira Holtenen. Erandioko Goiherri laugarren izan zan emakumeen 23 urtez azpiko 500 kilokoan, brontzea hur izan eben. Gaztediren urrea eta selekzinoaren zidarra izan dira podiumera igoteko aukera bakarrak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu