Donostiako Aquariumean 'Anwar' filma eskainiko dabe
2022-09-15 13:10 ZinemeaSarrerak hemen.
Anwar dokumentala irailaren 16an, barikuan, eskainiko dabe Donostian. Proiekzino bi izango dira arratsaldeko 18:30ean eta 20:00retan.
Mundu osoan ezaguna dan Alex Txikon mendizalea, Manaslun ibili zan igaz, kutsadurarik bako lehenengo espedizinoan, eguzki panelak erabili zituana. Sistema jasangarri horregaz, Pariseko akordioa errespetau eben, lan solidario bati ekinez, EKI Fundazinoaren babesari esker. Alexek Fundazino horregaz Sierra Leonan egingo dauen lana ezagutuko dogu, han eguzki energiari esker, elektrizidadea emongo deutselako eta horri esker, eskolan eta medikuan argia izango dabelako; Txikonen proposamena oso berezia da eta Günter Mountain School, Diamerren haranean eta Pakistanen aurrera pausuak izango diralako, kultura bi alkartzea lortuko baita.
Rosa García Loirek zuzendu dau Anwar 80 minutuko filma.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!