Aitor Francesena Basque Teameko surflariak Munduko zirkuitua irabazi dau

Bizkaie! 2022-09-13 08:58   Kirola

Gorputzak eta buruak eusten badeustie, Los Angelesen egongo naz 2028an.

Zarauzko surflaria Espainiako txapelduna da, Munduko txapeldun izan da 2016an eta 2020an, brontzea irabazi eban 2017an eta laugarren izan zan 2018an eta 2021ean. Orain arte egindako guztiagaz pozik ez eta erronka barri bati ekin deutso: Adaptive Surfing Professionals World Championship Tour dalakoari, hain zuzen be, 16 herrialdetako 90 surflari baino gehiago batzen dituen Munduko zirkuitu barriari.

Aitor Francesena aitzindaria izan da askotan. Zarautzen surfean hasi eta diziplinako lehen entrenatzaileetako bat eta estadu mailako lehen hautatzailea da. Aitorrek ez dau lehen aldiz munduko zirkuituan lehiatzeko aukerea galdu eta US Opena irabaztea sekulakoa izan da.

AEBetako Surf Egokituaren Edegiko bosgarren edizinoa irailaren 8tik 11ra jokatu dabe Oceanside Pier-en, Kalifornian. Ekitaldia kaiaren iparraldean egin da, olatu honek aukera gehiago eskaintzen baititu emoitza hobeak eta lehiakideek olatu ederragoetan jantzan egiteko. Txapelketa honi esker surf egokitu profesionalean, Francesenak 30.000 dolar baino gehiago irabazi eta kirol honen profesionalizazinoan aurrera pausu handia emon dau. Aitor Francesena izan da irabazi da irabazle itsuen kategorian eta bide batez, munduko zirkuituko titulua eskuratu dau.

Aitor denporaldi bikaina egiten dago, Abanca Pantin Classic irabazi dau; 52 urteko surflaria pozarren dabil eta Munduko Txapelkete irabazi eta olinpikoa izateko erronkea dau. Surfa 2021ean Tokion programa olinpikoan sartu ebenetik, hurrengo Jokoetan olatuen gainean lehiatzea besterik ez dau buruan: Ez dot uste Paris 2024rako surf paralinpikoa be homologauko dabenik, prozesua astiro doa. Ahalik eta gehien jagoten saiatzen naz eta gorputzak emongo dau emon beharrekoa. Baina gorputzak eta buruak eusten badeustie, Los Angelesen egongo naz 2028an, lehiatzen eta dana emoten esan dau Francesenak.

Aitor Francesena (Zarautz, 1970)

Glaukomea diagnostikau eutsien 14 urtegaz eta eskuineko begia galdu eban, ebakuntza ugariren ondoren. Halan da be, ez eutson itxi surfa egiteari. Aitzindaria izan da beti. Estadu mailan kirol honetako lehen eskolea edegi eban 1988an, Zarautzen. Estaduko lehen surf entrenatzailea izan zan eta bere irakaskuntza metodoa gaur egun be erabilten da ia eskola guztietan, besteak beste, Aritz Aranburu, Mario Azurza eta Axier Muniain entrenau ditu eta estatuko hautatzaile izandakoa da.

2012an olatu handi batek jo, ezkerreko begia txikitu eta itsu geratu zan. Ospitaletik urten eta hiru hilebetera, ostera, barriro surfean hasi zan taula zabal eta olatu txikiakaz, ondoren taula estu eta olatu handiagoetan ibilten hasi zan.

Aitor Francesenak bere energia eta bizitza-filosofiari ekiten deutso eta helburua da itsasoaz eta naturaz modu jasangarrian gozetea: Sekula ez deutsat surfari itxi, lehen ikusten nebanean eta orain be ikusi ezinik nagoanean. Zeozer gustetan bajatzu, probau eta praktikau egin behar da.

Huntington Beacheko Munduko txapelketea

Munduko txapelketan zortzi euskal surflari izango ditugu lehian irailaren 16tik 24ra: Adur Amatriain, Andy Criere, Garazi Sanchez, Janire Gonzalez Etxabarri, Keoni Lasa, Nadia Erostarbe, Pauline Ado eta Ruben Vitoria.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu