'Swallow the Universe' izan da Animadebako irabazlea
2022-09-12 07:50 ZinemeaEpaimahaiaren Sari Berezia, Mate Horesnyiren A Kisebbik Rossz filmarentzat.
Animazinozko zinemagintzearen topaleku bihurtu da Debako herria egunotan, Animadeba jaialdiari esker. Barikuan emon zituen sariak hainbat kategoriatan, eta irabazle nagusia Swallow the Universe izan da, Nieto izeneko zuzendari frantsesaren lana. Danetara, hamar film labur lehiatu dira aurten.
Egileak estiloak zelan buztartu dituan nabarmendu dau epaimahaiak. Izan be, Swallow the universe-n 2D eta 3D teknikak erabili ditu egileak, obra grafikoen eta manga generoaren ezaugarriak be sartuta. Soinua erabilteko modua be txalotu dabe epaimahaikideek.
2022ko edizinoko sari nagusia ez eze, zinekluben K Saria be irabazi dau Nietok Animadeban.
Aitatzekoa da, bestetik, Mate Horesnyiren A Kisebbik Rossz zuri-baltzezko filma. Epaimahaiaren gustukoa izan da zuri-baltzaren argi-itzalakaz Horesnyik egindako lan biribila eta istorioak josteko gaitasuna. Hortaz, aitamen berezia eskuratu dau pelikula horrek.
Beste saritu batzuk izan dira Stephanie Lansaque eta Francois Leroy (The Awakening of the Insects, gidoirik onena); Jinkyu Jeon (The House of Loss, zuzendari barria); eta Marc Riba eta Anna Solanas (El matí del señor Xifró, ikusleen saria).
Alberto Vazquez zinemagileari omenaldia egin deutso Animadebak aurten, eta haren lanen atzera begirakoaz gozau dabe ikusleek. Epaimahai ofizialeko kide izan da Vazquez, Lourdes Villagomezegaz eta Cord Dueppegaz batera. Ganera, euskal animazinoa gogoan hartu eta 1970-2020 urteetan egindako filmak ikusi ahal izan dira Deban. Udala da jaialdiaren babesle nagusia.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!